Euskal Herriko 54. Txirrindulari Itzulia apirilaren 7tik 12ra jokatuko, eta lehen bi etapak Ordizian hasiko dira. Apirilaren 7ko etapa, Ordizian hasi eta bukatuko dena, zehaztuta dute dagoeneko antolatzaileek, eta gaur goizean eman dituzte xehetasun guztiak. 153,4 kilometro izango ditu lehen etapak, eta zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek, tartean Gaintzako igoera ezezaguna bi aldiz. Etaparen ibilbidea ikusgarritzat jo dute antolatzaileek.
Ordiziako Udalak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak elkarteak gaur sinatu dute lankidetza hitzarmenaOrdiziako Udalak eta Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia antolatzeaz arduratzen den Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak elkarteak gaur goizean sinatu dute 2014ko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Ordizian hasteko lankidetza hitzarmena. Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Jose Luis Arrieta Euskadiko Txirrindularitza Federazioko presidentea izan dira sinatzaileak.
Ordiziako Udalak kirol teknikari bat behin-behingoz kontratatzeko deialdia egin du. Deialdi honen helburua, lan errejimenean eta behin-behineko izaerarekin, kiroletako teknikari bat kontratatzea da, eta era berean, prozesua gainditzen duten hautagaiekin lan-poltsa bat eratzea. Majori Kiroldegia S.M.ko lan kontratupean atxikitako lanpostua da, %70eko lan jardunaldiarekin. Deitutako lanpostuak 3. hizkuntza-eskakizuna du atxikia derrigortasun datarekin.
Gaur, azaroak 4, hasi da lanean Majori kiroldegiaren zuzendari-kudeatzaile berria. Amaia Zabaleta izena du, Antzuolakoa da, eta azken urteetan kirol arloko hainbat ardura bete izan ditu Debagoiena eskualdean; Bergarako Kiroldegiko zuzendari izana da eta azken hilabeteetan Arrasateko Udaleko kirol teknikari lanetan ibili da. Majoriko Batzar Orokorra (udaleko hautetsi guztiek osatua) urriaren 16ean elkartu zen, eta batzar horretan onartu zen Zabaletaren izendapena. Lehen aste hauetan Eñaut Gereñu orain arteko zuzendariarekin ariko da elkarlanean.