11:30ean jokatuko dute finala Bekause eta Tzulo taldeekDatorren larunbatean, uztailak 13, Ordiziako Kuadrillen arteko 34. Futbol Txapelketaren finalak jokatuko dira Altamiran. 09:30ean hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute Per la Forza eta Rockus taldeek, eta 11:30ean jokatuko dute final nagusia Bekause eta Tzulo taldeek. Ondoren bazkaria egingo dute Beti-Alai pilotalekuan.
Ordiziako Udalaren Kirol Aholkulari Batzordeak, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin, otsailaren 14ean eskola kirolako ikasleen gurasoei, teknikari eta entrenatzaileei, irakasleei eta ikasleei zuzendutako hitzaldia antolatu du. Batzorde honetan behin eta berriz kezka bera azaldu da: eskola kirolean azaltzen diren jarrera ezezkorrak, ikasle eta arbitroek jasotzen duten presioa... eta bertan jarrera hauek azaldu eta irtenbidea emateko edo zuzentzeko jarrerak eztabaidatuko dira.
Giro fresko eta haizetsuarekin osatu dira urte amaierako San Silbestre probak OrdizianArratsaldeko 5etan hasi eta eta 7:30ak arte korrikalari andana aritu da herriko kaleetan korrika. Data honetan ohikoa den bezala, errepide bazterrak jendez josita egon dira, berdin erdigunean zein helduen ibilbidea igaro den Urdanetan, Joseba Rezolan eta baita Gudarien etorbidean ere.
Haurren probak txikienen ilusioa eta gogoa agerian utzi dute beste behin. Eta, tarteka, gurasoen berotasuna ere bai, izan ere, proba herrikoia izan arren, txikienek azkena bailitzan hartzen dute sarritan.