Larunbateko Gipuzkoako Txapelketan 20 partaide inguru ariko dira lehianOrdiziako Udalako sustatutako Udaberrian Martxan egitarauaren barruan, eta Goierri Roller Skate taldeak antolatuta, Skate erakustaldia eta txapelketa egingo dira asteburuan Ordizian. Bihar ostirala, 19:00etan, izango da erakustaldia Plaza Nagusian (plaza ingurua bustia badago frontoi txikian izango da), eta larunbatean, 14:00etatik aurrera, jokatuko litzateke Gipuzkoako Skate txapelketa Ordiziako skate parkean. Denera 20 partaide inguru ariko dira lehian. Euria egingo balu, txapelketa atzeratzea erabakiko dute antolatzaileek.
Ordiziako zazpi tabernatan erosi ahal izango da DVDa, 5 euroanEuskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa girotzeko Ordizian sortu zen 'Udaberrian Martxan' ekimenaren DVDa salgai dago Ordiziako zazpi tabernatan (Sugaar, Pottoka, Martinez, Amonane, Olano, Haizpe eta Majori), 5 euroko prezioan. 2014ko Itzuliko bi etapa abiatu ziren Ordiziatik (apirilaren 7an, Ordizia-Ordizia etapa; eta apirilaren 8an, Ordizia-Dantxarinea), eta horren bueltan, asko eta anitzak izan ziren martxoaren 8tik apirilaren 13ra antolatu ziren ekitaldiak: 'Urpekoak Ordizia Txapelketa', Auto eta kart erakustaldia, Goierriko 7 Orduak, kontzertuak, zikloturista martxa... Ordubete inguru irauten du ikusentzunezkoak, eta ekitaldi horien guztien eta bi lasterketa egunen irudiak biltzen ditu.
Majorin, Altamiran eta Beti-Alai pilotalekuan asteburuan izango diren kirol ekintzakBerrogeitik gora kirol partida baino gehiago jokatuko dira asteburu honetan Ordizian, hainbat mailatan banatuta. Majori kiroldegiko kantxan 21 jokatuko dira. Horrez gain, Majoriko barruko igerilekuan, Igeriketako Neguko Ligako 3. Jardunaldia egingo da, 14:30etik 19:30era. Altamira eta anexo zelaiek, berriz, 14 norgehiagok hartuko dituzte. Azkenik, Beti Alai pilotalekuan esku-huskako bi partida (gaur ostirala), eta larruzko paletako lau izango dira (bi gaur eta beste bi igandean). Hemen jaits dezakezue asteburuko kirol kartelera.
Barrena kultur etxean izango dira saio guztiak, 19:30eanDatorren asteko astelehenetik ostegunera ospatuko da Ordiziako Mendi Astea. Astelehenean Goierriko Mendizale Beteranoen emanaldia izango da; asteartean Javier Camacho Gimenoren 'Mountains Dreams' proiektuko irudiak; asteazkenean Mikel Saez de Urabain ordiziarrak Kaukasoko Ushba mendira egindako igoera; eta ostegunean, Alberto Iñurrategiren 'Porrotaren alde' hitzaldi-proiekzioa. Saio guztiak Barrenan dira, 19:30ean hasita. Mendi Astea Ordiziako Mendizaleek antolatu dute, Ortzadar Argazki Elkartearen, Hitzaro Euskara Elkartearen eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.