Majorin, Altamiran eta Beti-Alai pilotalekuan izango diren partiden taulaAsteburu emankorra dator hau ere Ordizian kirol jardunari dagokionez. Majorin 21 partida jokatuko dira, Altamira eta anexoaren artean 14, eta Beti-Alai pilotalekuan larruzko paletako lau. Hemen jaits dezakezue larunbat eta igandeko kirol kartelera.
Majorin, Altamiran eta Beti-Alai pilotalekuan izango diren ekitaldien zerrenda PDF formatoanAurrerantzean Ordiziako kirol instalazioetan astebururo izango diren kirol partida eta bestelako ekintzen zerrenda argitaratuko da udaleko webgunean, eskola kiroletik hasi eta maila gorenetaraino (Futbola, saskibaloia, errugbia, F-7, eskubaloia, esku-pilota, pala...). SAKATU HEMEN ekintzen taula ikusteko.
Haurren probak 10:00etan hasiko dira, eta lasterketa herrikoia 11:00etanAurreko hamahiru urteetan bezalaxe, iraileko azkeneko igandean (hilak 28) jokatuko da aurten ere Goierriko herri lasterketarik parte hartzaileena, Josetxo Imazen Oroimenezko proba. Altamira estadioan hasi (11:00) eta bukatuko da proba. Aurrez, 10:00etan, eskola kiroleko umeen lasterketak izango dira, eta proba nagusia baino lehen (10:55) patinatzaileak abiatuko dira. Txindoki atletismo taldea da probaren antolatzailea. Lasterketa hau dela eta, Urdaneta kalea, Joseba Rezola pasealekua eta Altamirako auzoko kaleak itxita egongo dira 11:00etatik 12:30era.
Eskuorria hemen
Informazio gehiago: http://www.txindokiat.com/memo.html
Luis Leon Sanchez hartu du mendean Ordiziako helmugan; giro bikaina eta zale ugari izan da ibilbide guztian zeharGorka Izagirre (Movista) txirrindulari ormaiztegiarrak hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako Klasika, 2010ean eta 2012an lortutako garaipenak errepikatuz. Luis Leon Sanchez (Caja Rural) hartu du mendean Ordiziako helmugan, esprint estu batean. Hirugarren Jose Herrada (Movistar) sailkatu da. Giro bikaina izan da ibilbide guztian zehar, eta zale ugarik jarraitu du 91. Klasika, askok eta askok Gaintzako igoeran.