Image
Image

ORDIZIA KIROL ELKARTEA SORTU ZENEKO 75. URTEURRENA LOGOTIPORAKO LEHIAKETA

2015-03-26 okeJatorrizko lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Ordizia Kirol Elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, logotipo bat eta horren ondoriozko irudi korporatiborako ideia-lehiaketa deitu du Ordizia Kirol Elkarteak. 2016an ospatuko da Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurrena. Hori dela eta, asko izango dira egingo diren ekitaldiak eta, horregatik, ospakizun horren irudia sinbolo bihurtuko den logotipoa lortu nahi da. Sari bakarra izango da, 300 eurokoa eta jatorrizko lanak maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

SKATE ERAKUSTALDIA ETA TXAPELKETA EGINGO DIRA ASTEBURUAN

2015-03-12 skateLarunbateko Gipuzkoako Txapelketan 20 partaide inguru ariko dira lehian

Ordiziako Udalako sustatutako Udaberrian Martxan egitarauaren barruan, eta Goierri Roller Skate taldeak antolatuta, Skate erakustaldia eta txapelketa egingo dira asteburuan Ordizian. Bihar ostirala, 19:00etan, izango da erakustaldia Plaza Nagusian (plaza ingurua bustia badago frontoi txikian izango da), eta larunbatean, 14:00etatik aurrera, jokatuko litzateke Gipuzkoako Skate txapelketa Ordiziako skate parkean. Denera 20 partaide inguru ariko dira lehian. Euria egingo balu, txapelketa atzeratzea erabakiko dute antolatzaileek.

‘UDABERRIAN MARTXAN’ EKIMENEKO DVDa SALGAI

2014-10-23 udaberrianOrdiziako zazpi tabernatan erosi ahal izango da DVDa, 5 euroan

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa girotzeko Ordizian sortu zen 'Udaberrian Martxan' ekimenaren DVDa salgai dago Ordiziako zazpi tabernatan (Sugaar, Pottoka, Martinez, Amonane, Olano, Haizpe eta Majori), 5 euroko prezioan. 2014ko Itzuliko bi etapa abiatu ziren Ordiziatik (apirilaren 7an, Ordizia-Ordizia etapa; eta apirilaren 8an, Ordizia-Dantxarinea), eta horren bueltan, asko eta anitzak izan ziren martxoaren 8tik apirilaren 13ra antolatu ziren ekitaldiak: 'Urpekoak Ordizia Txapelketa', Auto eta kart erakustaldia, Goierriko 7 Orduak, kontzertuak, zikloturista martxa... Ordubete inguru irauten du ikusentzunezkoak, eta ekitaldi horien guztien eta bi lasterketa egunen irudiak biltzen ditu.

AZAROAK 28 ETA 29. ORDIZIAKO KIROL KARTELERA

2014-11-28 kirolaMajorin, Altamiran eta Beti-Alai pilotalekuan asteburuan izango diren kirol ekintzak

Berrogeitik gora kirol partida baino gehiago jokatuko dira asteburu honetan Ordizian, hainbat mailatan banatuta. Majori kiroldegiko kantxan 21 jokatuko dira. Horrez gain, Majoriko barruko igerilekuan, Igeriketako Neguko Ligako 3. Jardunaldia egingo da, 14:30etik 19:30era. Altamira eta anexo zelaiek, berriz, 14 norgehiagok hartuko dituzte. Azkenik, Beti Alai pilotalekuan esku-huskako bi partida (gaur ostirala), eta larruzko paletako lau izango dira (bi gaur eta beste bi igandean). Hemen jaits dezakezue asteburuko kirol kartelera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image