Image
Image

‘GOIERRI EZAGUTZEN’ II. ZIKLOTURISTA MARTXA MAIATZAREN 31N

2015-04-15 zikloAurrez izena emateko epea maiatzaren 30era arte dago zabalik; 400 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez

Iaz Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren bueltan antolatu zen 'Goierri ezagutzen' Ordiziako zikloturista martxak jarraipena izango du aurten. Bigarren ekitaldi hau maiatzaren 31n izango da, eta Ordiziako Txindokipe zikloturista taldeak antolatu du Ordiziako Txirrindulari Elkartearekin lankidetzan. Iazkoaren tankerako ibilbidea izango du, eta ibilbide motza (88 km) eta luzea (123 km) egiteko aukera izango da. Goierriko txokoak ezagutzera emateaz gain, kirol ekintzak eta kiroltasuna bultzatzea izango dira aurten probaren helburuak. Maiatzaren 30era arte dago zabalik izena emateko epea, eta gehienez 400 txirrinduzalek hartu ahalko dute parte.

PROBARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA: http://www.ordiziakozikloturistak.com/index.php?lang=eu

HESIETAN HEZIZ, ATLETISMOA JOLASAREN BIDEZ SUSTATZEKO JARDUNALDIA

2015-04-14 hezizLarunbat arratsaldean izango da saioa, eta atletismo modalitate ezberdinak sustatzeko diseinatuta dago

Udaberrian Martxan programazioaren barruan, eta Ordiziako Udalak Txindoki Atletismo Taldearekin elkarlanean antolatuta, datorren larunbatean, hilak 18, Hesietan heziz ekimena garatuko da Ordiziako Plaza Nagusian eta haren inguruan. Jolasa eta atletismoa uztartzen dituen jardunaldi hau Euskadiko zenbait atletismo entrenatzailek sortua da, eta atletismo modalitate ezberdinak ezagutzera ematea du helburu.

ORDIZIA KIROL ELKARTEA SORTU ZENEKO 75. URTEURRENA LOGOTIPORAKO LEHIAKETA

2015-03-26 okeJatorrizko lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Ordizia Kirol Elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, logotipo bat eta horren ondoriozko irudi korporatiborako ideia-lehiaketa deitu du Ordizia Kirol Elkarteak. 2016an ospatuko da Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurrena. Hori dela eta, asko izango dira egingo diren ekitaldiak eta, horregatik, ospakizun horren irudia sinbolo bihurtuko den logotipoa lortu nahi da. Sari bakarra izango da, 300 eurokoa eta jatorrizko lanak maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

SKATE ERAKUSTALDIA ETA TXAPELKETA EGINGO DIRA ASTEBURUAN

2015-03-12 skateLarunbateko Gipuzkoako Txapelketan 20 partaide inguru ariko dira lehian

Ordiziako Udalako sustatutako Udaberrian Martxan egitarauaren barruan, eta Goierri Roller Skate taldeak antolatuta, Skate erakustaldia eta txapelketa egingo dira asteburuan Ordizian. Bihar ostirala, 19:00etan, izango da erakustaldia Plaza Nagusian (plaza ingurua bustia badago frontoi txikian izango da), eta larunbatean, 14:00etatik aurrera, jokatuko litzateke Gipuzkoako Skate txapelketa Ordiziako skate parkean. Denera 20 partaide inguru ariko dira lehian. Euria egingo balu, txapelketa atzeratzea erabakiko dute antolatzaileek.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image