Kirolariak, talde edota klubak, babesleak eta laguntzaileak sarituko dira

Uztailaren 15ean Ordiziako kirolari hoberenak eta babesleak sarituko dira. Sarituak izan daitezkeenen proposamenak aurkezteko oinarriak azaldu dituzte Bittor Bolinaga Kiroletako zinegotziak eta Kike Mokoroa teknikariak 

Sari hauen xedea da Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea eta ondorengoak saritzea: kirolariak, izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak; horiez gain, esker onez, bizi osoko dedikazio eta bokazioagatik laguntzaileak, antolatzaileak eta babesleak.  

Ordiziako Udalaren asmoa ekimen hau berreskuratzea da. 2012an antolatu zen azkeneko aldiz eta bi urtean behin izango da. Izan ere, herrian kirol mugimendua apartekoa da eta merezi du egiten den lana aitortzea.

Proposamen guztiak, Ordiziako elkarte edo ikastetxeek bideratuko dituzte eta kirolariaren azkeneko hiru urteetako merituak aurkeztu beharko dituzte gutxienez.   Kirol Aholku Batzordeak erabakiko du zein pertsona saritu. Proposamenak ekainaren 10erako aurkeztu behar dira, dagokion orria beteta, Majori kiroldegian, Udaletxeko Arreta bulegoan edo korreo elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

 

Ondorengo sariak ezarri dira:

 

1)      Gehienez bi mutil eta bi neska bakarka, igarotako urteko emaitzen eta proiekzioaren arabera.  

-          Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dira, kategoria eta sexuaren bereizketarik egin gabe, soilik emaitzaren mailaren arabera.  

-          Saritutako pertsonek ez dute 17 urte baino gutxiago izango.

-          Ordizian bizi direnak edo kirol ibilbidea udalerrian egin dutenak.

-          Halabeharrezko zerbait gertatzen ez bazaio behintzat, aitortza-ekitaldira berak  joan behar du.

-          Sari mota hau honako honek ere eskura dezake: Taldeko Kirol bateko kirolariak, banakako mailan lorpenen bat eskuratu duenak Nazioarteko Txapelketetako Selekzio ekintzetan.

 

2)    Gehienez bi kirol talde:

-          Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dira, kategoria eta sexuaren bereizketarik egin gabe, soilik emaitzaren mailaren arabera.  

-          Saria jasotzen duen taldea Ordizian erregistratutako elkarte batekoa izango da.  Talde horretako jokalarien %50a gutxienez Ordizian jaioa izango da edo bertan bizi dena.

-          Halabeharrezko zerbait gertatzen ez bazaie, aitortza-ekitaldira talde osoak joan behar du.

 

3)     Ordiziako kirolean laguntzen duten bi pertsona gehienez.

-          Urte horretan bertan ezin izango zaio batzordeko inongo kideri saririk eman.  

-          Irabazi asmorik gabe Ordiziako  kirolari bizi osoa eskaini dioten pertsonak, Ordizian bizi ala ez.

 

4)    Ordiziako kirolari laguntzen dioten enpresak edo elkarteak, gehienez bi, Ordiziako Kirola babesten konpromisozko ibilbide luzea izateagatik.

 

5)     Batzordeak ondorengo sari bereziak emateko aukera izango du:

-          Kirol ibilbide bikaina izateagatik, Ordizian jaio diren edo bizi diren kirolariei edo kirolari izandakoei.

-          Eskola-lehiaketetako edozein kirolariri edo kirol talderi, egindako merituengatik.  Ordiziako eskola-kirolean parte hartzen duen kirolariari edo kirol-taldeari, lortutako emaitzengatik.