Hemen ageri diren araudiak zabalpen izaera dute. Hemengo araudia eta Udalean agiri ofizialetan jasota dagoenaren artean kontraesanik balego azkenengo hauek nagusituko lirateke.

Ordenantza fiskalak: Udal arau multzo honek, Ordizian likidatzen eta biltzen diren zerga eta tasa ezberdinak arautzen ditu.

Ordenantzak eta erreglamenduak: Udal arau multzo honek zerbitzu jakin bazuen funtzionamendua, zenbait prestazioen eskuratzea edo beste udal jarduera batzuk arautzen ditu.

Hirigintza planeamendua: Ordiziako lurralde-antolamenduaren hirigintza-tresnak daude hemen. Bertan testu hutsak soilik azaltzen dira, hauei dagozkien planoek hartzen duten bolumena dela eta. Oharra: Udalak edonoren eskura ditu KD osoak.