Kanpoko igerilekua udan irekiko daMajori kiroldegia berritzeko obren harira hainbat argibide ezagutzera eman nahi dira. Hala, obraren lehenengo fasearen hasierako lanak kanpoko igerilekuko belardian burutzen ari dira, gero zonalde hau libratzeko eta udari begira igerilekuko zelaia prest eduki ahal izateko. Hainbat zalantza azaldu dira azken egunotan gai honen inguruan. Baina epe laburrean, behin Majori kiroldegia goitik behera lotuko duen eskaileraren estruktura egin eta gero, belardia prestatzeko lanak hasiko dira udan erabilgarria egoteko.
Atletismoko pista
Horrez gain, otsailaren 18tik aurrera atletismoko pista eta kiroldegia kubotik igarota lotzen dituen pasabidea itxita egongo da, urrira arte. Arratsaldetan, Altamirako eraikina irekita dagoenen, pistara sarrera bertatik egingo da. Goizetan, 9:00 eta 16:15 bitartean, tabernara eta harmailara igotzeko kanpoko eskaileratan dagoen atea zabalduko da.
Jakin ere atletismoko pistako kontra-metako aldean hiru kale izango direla erabilgarri bakarrik, bestea obra eremua izango baita.
Kuboko kantxaren erabilpena
Azkenik, martxoaren 4tik aurrera kuboko eraikinaren barruan hasiko dira lanak. Hori dela eta kantxa hau ezingo da erabili hurrengo urrira arte, gutxi gora behera. Bertako erabilpenak beste espazio batzuetara bideratuko dira.
Beste behin, goi mailako kirol proba eta kirolariak Ordizian izango dute hitzorduaAngel Perez, Gipuzkoako Atletismo Federazioko ordezkariak; Eneko Agirrezabal, Txindoki AT elkarteko ordezkariak, Bittor Bolinaga kirol zinegotziak eta Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak igande honetan, otsailaren 3an Oinguren parkeko zelaian ospatuko den Euskadiko Kross Txapelketaren berri eman dute ostegun honetan prentsa aurrean.
Beste behin, Txindoki Grupo Jaso - Autowag Atletismo Taldea aktibo eta bizirik dagoen taldea dela ikus daiteke, ohiko ekintzez gain, aurten Euskadiko Kross Txapelketa antolatu baitu. Txindoki AT Gipuzkoako erreferentzi taldeetako bat izatera heldu da, eta pixkanaka-pixkanaka Euskalerri mailan ere.
Parte-hartzea eta ordutegiak
Erronka nagusia datorren udan Altamirako belarra aldatzea izango daOrdiziako udal gobernuak errugbi eta futbol elkarteen kezka ezagututa, eta legealdi honetan zehar aurrekontuak onartzeko dinamika konplexua aintzat hartuta, kirol azpiegituretan egiteko hobekuntzak iragarri ditu. Proposamena atzo arratsaldean, osteguna, egin zen urtarrileko ohiko Osoko bilkuran aurkeztu zien Udal taldeak oposizioko alderdiei, urgentzia bidez lantzeko proiektua exekuzio epeek horrela eskatzen baitute.
Jose Miguel Santamaria alkateak iragarri duenez, ‘datorren udan Altamirako belarra aldatzeko Majoriren alde kreditu transferentzia egiteko partida bat onartu dugu’. Obra honen aurrekontua 350.000 eurokoa da eta proiektu baten beharrik izan gabe esleitu daiteke, Majoriko Administrazio Kontseiluan adierazi zen bezala.
Obra gune lehorrean egingo da eta 18 hilabetez luzatuko daDatorren astelehenean, azaroaren 19an, Majori berritzeko lehenengo faseari dagokion obra hasiko da. Lanak kiroldegiko barruko sarbideetan eta atxikitako eraikinean egingo dira eta 18 hilabete barru amaituko dira. Lehiaketara hiru enpresa aurkeztu ziren eta Moyua enpresak egingo du berrikuntza. Kostea 2.833.490 eurokoa da, BEZ barne. Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga Kiroletako zinegotziak eta Odilo Rivela kiroldegiko gerenteak ahalegin berezia egingo dela esan dute obragatik erabiltzaileek eragozpenik izan ez dezaten.
Kultura eta Kirol arloko Denis Itxaso foru diputatuak eta Ordiziako alkateak Majori kirol-eremua berritzeko hitzarmena sinatu zuten aurreko maiatzean. Akordio horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 395.000 euroko ekarpena egingo dio Ordiziari, 2017-2020 aldirako kirol-ekipamenduen planaren barruan.‘Denboraz oso justu ibili ginen, epe barruan sartzeko, izan ere udal aurrekontuen behin betiko onarpena abuztuaren 8koa eta egun horretan bertan egin zen eskaera, aurretik dena prestatuta’.
Parte-hartzea, beharrak eta lehentasunak zehazteko gakoa