Kanpoko igerilekua udan irekiko da

Majori kiroldegia berritzeko obren harira hainbat argibide ezagutzera eman nahi dira. Hala, obraren lehenengo fasearen hasierako lanak kanpoko igerilekuko belardian burutzen ari dira, gero zonalde hau libratzeko eta udari begira igerilekuko zelaia prest eduki ahal izateko. Hainbat zalantza azaldu dira azken egunotan gai honen inguruan. Baina epe laburrean, behin Majori kiroldegia goitik behera lotuko duen eskaileraren estruktura egin eta gero, belardia prestatzeko lanak hasiko dira udan erabilgarria egoteko.

Atletismoko pista

Horrez gain, otsailaren 18tik aurrera atletismoko pista eta kiroldegia kubotik igarota lotzen dituen pasabidea itxita egongo da, urrira arte. Arratsaldetan, Altamirako eraikina irekita dagoenen, pistara sarrera bertatik egingo da. Goizetan, 9:00 eta 16:15 bitartean, tabernara eta harmailara igotzeko kanpoko eskaileratan dagoen atea zabalduko da.

Jakin ere atletismoko pistako kontra-metako aldean hiru kale izango direla erabilgarri bakarrik, bestea obra eremua izango baita.

Kuboko kantxaren erabilpena

Azkenik, martxoaren 4tik aurrera kuboko eraikinaren barruan hasiko dira lanak. Hori dela eta kantxa hau ezingo da erabili hurrengo urrira arte, gutxi gora behera. Bertako erabilpenak beste espazio batzuetara bideratuko dira.