Image
Image

LARUNBATETIK, abendURA ORDIZIAN

Txapelketaren XXXIII. Edizioa abenduaren 29an ospatuko da Ordizian, baina hilabetean zehar waterpoloa, monoaleta edota igeriketa sinkronizatua erakustaldiak eta txapelketak egongo dira, besteak beste

Hiru aste eskas geratzen dira Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketarako eta Ordiziako Igeriketa Elkartea jada lanean ari da. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketaren XXXIII. edizioa abenduaren 29an ospatuko da Ordiziako Majori Kiroldegian. Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da eta garrantzitsuenetakoa estatu mailan. 1983an sortu zenetik, milaka igerilarik hartu dute parte bertan eta horietako askok olinpikoak izatera ere iritsi dira, hala nola, Mallorkako Melani Costa, Italiako Federico Turrini, Errusiako Nina Zhivanevskaya edo Errumaniako Beatrice Caslaru.

ABIAN DA UDAL KIROL KONTSEILUA

Gaur elkartuko da 19:00etan udaletxean

Martxan da berriz ere Kirol kontseilua. Udaleko ordezkariak eta kirol talde edota erakundeetako ordezkariak osatuta, gaur egingo dute bilera 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

Honako gaiak proposatu dira:

1- Torreako lokalen egoera (Correos)

2- Diru laguntzen berri ematea

3- Kirol instalakuntzen egoera

4- Norberak lekarkeena

MARINO LEJARRETAREN OMENALDIKO ERLOJUAREN AURKAKOAK 145 TXIRRINDULARI ELKARTUKO DITU IGANDEAN

11:00etan hasita talde bat irtengo da hiru minuturo

Marino Lejarreta omenduko du Ordiziak asteburuan. Erakusketa bat, hitzaldia eta txirrindulari ohi eta zikloturistak elkartuko dituen lasterketa antolatu dira. Ordiziako Udalaren laguntzaz, Chapel Gorri elkarteak antolatu duen programa erakusketa eta solasaldi batekin osatu da. Ekimenaren bultzatzailea Alberto Gonzalez da, Lejarretaren laguna. Herriak bizkaitarrarekin duen harreman estua eskertuko du modu honetan. Urteetako kontua da, Lejarretak Tourra ‘niretzat Ordizian amaitzen da’ esan zuenetik indartu zena.

TRAFIKO MOZKETAK IZANGO DIRA JOSETXO IMAZ MEMORIALAGATIK

11:00etatik 12:00etara

Josetxo Imaz atletismo memoriala izango da igande honetan, irailak 27.  Herri lasterketak trafikoan eragina izango du. Hala,  itxita egongo dira, gutxi gora behera, 11:00ak eta 12:00ak bitartean honako kaleak:  Joseba Rezola, Gudarien etorbidea, Nagusia, Urdaneta eta Malkasko. Autobus garraioa ere eten egingo da ordutegi berean Beasain, Lazkao eta Ordizia artean. Aurten probak Lazkaon izango du irteera eta helmuga puntua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image