ORDIZIAKO MENDI ASTEA HILAREN 24TIK 27RA
Barrena kultur etxean izango dira saio guztiak, 19:30ean
Datorren asteko astelehenetik ostegunera ospatuko da Ordiziako Mendi Astea. Astelehenean Goierriko Mendizale Beteranoen emanaldia izango da; asteartean Javier Camacho Gimenoren 'Mountains Dreams' proiektuko irudiak; asteazkenean Mikel Saez de Urabain ordiziarrak Kaukasoko Ushba mendira egindako igoera; eta ostegunean, Alberto Iñurrategiren 'Porrotaren alde' hitzaldi-proiekzioa. Saio guztiak Barrenan dira, 19:30ean hasita. Mendi Astea Ordiziako Mendizaleek antolatu dute, Ortzadar Argazki Elkartearen, Hitzaro Euskara Elkartearen eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.