Image
Image

EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2014. UDALTZAINGOAREN OHARRA

2014-04-01 kalea Euskal Herriko Itzulia dela eta, hainbat kaletan ezingo da autorik egon, eta autoen zirkulazioa ere eten egingo da

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa Ordizian hasiko da datorren astelehenean, hilak 7. Lehen etapa Ordizian hasi eta bukatu da, eta bigarren etapa ere Ordiziatik abiatuko da, hilaren 8an. Hori dela eta, lasterketaren antolatzaileen autoentzat eta txirrindularitza taldeen ibilgailuentzat gorde beharko dira herriko hainbat kale, eta horrek, igande goizetik hasita, eragina izan du herritarren egunerokoan. Autoen zirkulazioa ere eten egingo da herrigunean lasterketak iraun bitartean. Lasterketa egunetan Ordiziara etortzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Udaltzaingoak.

ITZULIAN BOLUNTARIO MODURA LAN EGITEKO BIGARREN BILERA

2014-03-31 itzulia Udaletxeko batzar aretoan izango da bilera bihar, apirilak 1, 19:00etan

Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta bigarrenaren irteera antolatzen ari den batzordeak bigarren bilera bat antolatu du astebeteko epean itzulian boluntario modura lan egiteko prest leudekeen herritarrei begira. Joan den ostegunean egin zen lehen bilera Barrenan, eta herritar bakarra inguratu zen. Bigarren bilera hau bihar asteartea, apirilak 1, egingo da udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Batzorde antolatzaileak gogorarazi du Goierriko gainerako herrietan 200 lagun baino gehiago prest azaldu direla boluntario modura lan egiteko. Itzuliari buruzko informazio guztia: www.itzulia.net.

CLAUDIO CHIAPUCCI GAINTZAKO IGOERAN

2014-03-29 chiapucci Gaur eguerdian Gaintzako aldapan ezagutzen izan da italiarra, eta igoera gogorra dela adierazi du

Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan bi aldiz igoko den Gaintzako aldapa ezagutzen izan da Claudio Chiapucci txirrindulari ohi italiarra. Malda gogorrak dituela nabarmendu du, eta txirrindulariei gogorra egingo zaiela, atsedenerako tarte gutxi duelako. Arratsaldean, berriz, Marino Lejarreta eta Txomin Perurenarekin batera Ordiziako Herri Antzokian izan da jendeak egindako galderei erantzuten.

MAHAI-INGURUA LARUNBATEAN PERURENA, CHIAPUCCI ETA LEJARRETAREKIN

2014-03-26 chiapucci Ordiziako Herri Antzokian izango da saioa, 17:00etan hasita, eta haien kirol bizitzaz hitz egingo dute, besteak beste

 Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa Ordizian hasiko dela eta, Ordiziako Udalak eta Chapel-Gorri elkarteak mahainguru bat antolatu dute Txomin Perurena, Claudio Chiapucci eta Marino Lejarreta txirrindulari ohiekin. Martxoaren 29an izango da, Ordiziako Herri Antzokian, 17:00etan. Perurenak, esaterako, orain 40 urte Ordizian hasi zen Euskal Herriko Itzulian parte hartu zuen, eta orduko hartan,  lau etapa irabazi zituen.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image