2014-04-08 itzulia Pako Buldainen senideek jaso dute antolatzaileen eta udal agintarien omenaldia

Aurreikusi bezala, 13:15 izateko minutu gutxi batzuk falta zirela abiatu da Ordiziatik Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko bigarren etapa Urdazubi aldera. Atzo adinako jenderik ez, giro lasaian egin dute txirrindulari sinadura kontrola. Alberto Contador liderrak Ordiziako Udaleko liburuan ere sinatu du, eta Oiangu baserriko argazki bat eman diote opari Igor Eguren alkateak eta Juan Mari Gereñu zinegotziak. Etapa hasieran Pako Buldainen senideek jaso dute omenaldia. Gaurko irudiak hemen ikus daitezke.

Contador lasai eta pozik agertu gaur goizeko kontrolean, eta ezustean jaso du Oiangu baserriaren argazkia. Madrildarra han bizi izan zen gaztetan Iberdrola taldean aritzen zenean. Pako Buldainen senideek hunkituta jaso dute antolatzaileen eta udal agintarien omenaldia. Lore sorta eta plakaz gain, Buldainekiko esker hitzak zituen elastiko hori bat ere jaso dute Contadorren eskutik. Buldain urte askoan laguntzaile modura aritu zen lanean Euskal Herriko Itzulian. 2012an hil zen amiantoaren ondorioz.

GAURKO ETAPAREN ARGAZKIAK

ATZOKO ETAPAREN KRONIKA ETA ARGAZKIAK