Udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean, mailaz igotzea lortu ala ezOrdiziako Udalak harrera egingo dio igandean Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeari. 18:30ean izango da ekitaldia, udaletxeko pleno aretoan, mailaz igotzea lortu ala ez. Estanda Ordiziak bihar, larunbata, jokatuko du Bartzelonan Espainiako Lehen Mailara igotzeko itzuliko partida Rubi taldearen aurka. Bi goleko abantailarekin doa taldea Kataluniara, joanekoan, 3-1 irabazi baitzuen Ordiziak Majorin, harmailak bete bete eginda zeudela.
Ampo Ordizia ligako titulurako lehiatik kanpo geratu da, eta futbol taldeak Erregional Preferenteko liga irabazi du penaltietanEspainiako Zilarrezko mailatik Lehen Mailara igotzeko borrokan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 3 eta 1 irabazi zion joan den larunbatean Majorin Bartzelonako Rubi taldeari. Kataluniarren kantxara bi goleko aldearekin joango dira ordiziarrak. Errugbian, Ampo Ordiziak 29-27 galdu zuen Complutense Cisnerosen aurka Madrilen, eta titulurako lehiatik kanpo geratu da, denboraldi ofizialari bukaera emanez. Eta futbolean, Ordiziak Usurbil hartu zuen mendean Erregional Preferenteko finalean. Partida bina bukatu zen, eta penaltietan nagusitu ziren Igor Sukiaren mutilak.
Estanda Ordiziak lehen mailara igotzeko partida du Majorin, eta Ampo Ordiziak titulurako final laurdenetako lehia MadrilenKirol mailako liga ezberdinak azken txanpan sartu diren honetan, Ordiziako bi taldek partida erabakigarriak jokatuko dituzte larunbatean. Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 1. mailara igotzeko play-offetako joaneko partida jokatuko du Bartzelonako Rubi taldearen aurka Majorin. Ampo Ordiziak, berriz, Complutense Cisneros taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Madrilen titulurako final laurdenetako lehian. Denboraldiko helburua lortu duena Ordiziako futbol taldea izan da, Ohorezko Erregional Mailara igotzea lortu baitu pasa den asteburuan.
Pako Buldainen senideek jaso dute antolatzaileen eta udal agintarien omenaldiaAurreikusi bezala, 13:15 izateko minutu gutxi batzuk falta zirela abiatu da Ordiziatik Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko bigarren etapa Urdazubi aldera. Atzo adinako jenderik ez, giro lasaian egin dute txirrindulari sinadura kontrola. Alberto Contador liderrak Ordiziako Udaleko liburuan ere sinatu du, eta Oiangu baserriko argazki bat eman diote opari Igor Eguren alkateak eta Juan Mari Gereñu zinegotziak. Etapa hasieran Pako Buldainen senideek jaso dute omenaldia. Gaurko irudiak hemen ikus daitezke.