2014-04-01 kalea Euskal Herriko Itzulia dela eta, hainbat kaletan ezingo da autorik egon, eta autoen zirkulazioa ere eten egingo da

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa Ordizian hasiko da datorren astelehenean, hilak 7. Lehen etapa Ordizian hasi eta bukatu da, eta bigarren etapa ere Ordiziatik abiatuko da, hilaren 8an. Hori dela eta, lasterketaren antolatzaileen autoentzat eta txirrindularitza taldeen ibilgailuentzat gorde beharko dira herriko hainbat kale, eta horrek, igande goizetik hasita, eragina izan du herritarren egunerokoan. Autoen zirkulazioa ere eten egingo da herrigunean lasterketak iraun bitartean. Lasterketa egunetan Ordiziara etortzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Udaltzaingoak.

Ordiziako Udaltzaingoak honako oharren berri eman nahi die herritarrei.

Aparkatzea debekatutako guneak
Ondoren aipatzen diren kale hauetan aparkatuta dauden ibilgailu guztiak kendu behar dira. Igande goizetik astearte arratsaldera okupatuta egongo dira:

• Bizkaia pasealeku osoa
• Gudarien etorbide osoa.
• Foruen pasealeku osoa.
• Bazterretxe plaza osoa.
• Zuberoa kale osoa.
• Araba kale osoa.
• EuskalHerri kale osoa.
• Filipinak kalea osoa.

Aparkaleku hauek lasterketan ibiltzen diren ibilgailu guztiak eta antolakuntzak dituen autoak aparkatzeko erabiliko dira. Beraz, IGANDETIK AURRERA, APIRILAK 6, GOIZEKO 10:00ETATIK AURRERA, ETA ASTEARTERA ARTE, APIRILAK 8, 15:00AK ARTE eskertuko genizuke aipatutako gunean ibilgailua ez aparkatzea, beharrezkoak diren prestaketak egin behar direlako. San Juan auzoan dauden aparkalekuak erabiltzea aholkatzen da.

Trafiko mozketak
Astelehenean, hilak 7, 10:00etatik 19:00etara, eta asteartean, hilak 8, 10:00etatik 16:00etara Ordiziako herrian ibilgailuen trafikoa erabat etenda geratuko da. Larrialdiren bat sortuz gero, Ordiziako Udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar da, 943-805616 telefonora deituz.

Horrez gain, kaleetan erantsi den krokisean ilunduta azaltzen diren guneetako bizilagunei jakinarazten zaie, aipatutako ordutegian ibilgailuarekin sartu-irteerak egitea debekatuta egongo dela.

Santa Amalia kalea, Zuberoa kalea, Lukusain Plaza eta Bazterretxe plaza kaleetan dauden garajeen erabiltzaileentzako informazioa
Astelehenean, hilak 7, 10:30etik 18:00etara eta asteartean, hilak 8, 10:30etik 15:00etara, Ordiziako herrian eten egingo da ibilgailuentzat trafikoa. Garajea duzuenok ere ezin izango duzue bertatik autoa sartu edo atera. Larrialdiren bat sortuz gero, Ordiziako Udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar da, 943-805616 telefonora deituz.

Santa Amalia kaleko, Zuberoa kaleko, Lukusain plazako eta Bazterretxeko plazako garaje guztiei, bai astelehenean, hilak 7, eta baita asteartean ere, hilak 8, neurri honek eragingo die. Beraz, behar izanez gero ibiligailua aurrez ateratzea gomendatzen da.

Alde Zaharreko eta inguruko dendariak
Kale horietako dendariei jakinarazi nahi diegu, astelehenean, hilak 7, 10:00etatik 19:00ak arte, eta asteartean, hilak 8, 10:00etatik 16:00ak arte, kalea erabat itxiko dela, eta karga eta deskarga egitera sartzerik ez dutela izango. Mesedez, hornitzaileei abisatzea eskatzen dizuegu.

Sortutako eragozpenak ulertuko dituzuelakoan.