2014-04-02 omenduak Asteleheneko eta astearteko etapen hasieran zinta moztu eta oroigarria jasoko dute

Datorren astelehenean, apirilak 7, abiatuko da Ordiziatik Euskal Herriko Itzuliaren 54. edizioa. Lehen eta bigarren etapak Ordiziatik abiatuko direnez, batzorde antolatzaileak bi omenaldi prestatu ditu. Apirilaren 7ko etapa hasi aurretik, Ana eta Irene Usabiaga ahizpa ordiziarrak omenduko dituzte, txirrindulari munduan lortutako emaitza onengatik. Apirilaren 8ko etapan, berriz, Pako Buldain izango da omendua. Buldain 2012an hil zen, eta urte askoan Itzuliaren laguntzaile modura egin zuen lan. Zinta mozteaz gain, oroigarri bat ere jasoko dute ahizpa txirrindulariek eta Buldainen senideek.