2014-04-07 itzulia Alberto Contadorrek irabazi du eta Alejandro Valverde izan da bigarren 14 segundora

Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, Ordizian. Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren, 14 segundora. eta hirugarrena Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) 34 segundora. Goizean goizetik txirrindularitza giro bikaina bizi ahal izan da Ordizian, baita Lazkaomendi, Okorro eta Gaintzako bi igoeretan ere. Valverde eta Contador bakarrik geratu dira Gaintzako bigarren igoeran, baina Contadorrek erasoa jo du azken 500 metroetan eta Gaintza lortutako aldea nahikoa izan du Ordiziako helmugan garaile izateko. Hemen dituzue ikusgai gaurko etaparen irudiak.

Etapa hasi eta 10 kilometrora sortu da etapako ihesaldi nagusia eta bertan sartu dira Montaguti, Villella, Romain Sicard eta Ferrari. Laukoteak 5 minutu inguruko abantaila izan du etaparen lehen zatian, baina, Movistarrek tropelaren jabetza hartu duenean denbora erdira jaistea lortu du. Tartean, Amets Txurruka Gilbert eta Vanenderten erasoak ere izan dira, baina tropelaren erritmo biziak ezerezean utzi ditu saiakera hauek.

Movistar Team eta Tinkoff Saxo aritu dira ihesaldia kontrolatzen, eta 25 kilometroren faltan harrapatu dituzte azken bi iheslariak. Gaintzako gainera iristeko 1,3 kilometro falta zirela erasoa jo Valverdek eta Contador gurpilean jarri zaio erasoa jo bezain laster. Baina gainerako 500 metro falta zirela Contadorrek eraso erabakigarria jo du Valverde atzean utziz, eta aldeari eustea nahikoa izango du etapa eta lidergoa eskuratzeko.

ORDIZIA-ORDIZIA etapa (153,4 km). Sailkapena eta nagusia.

Gaurko etaparen ARGAZKIAK.