2014-03-31 itzulia Udaletxeko batzar aretoan izango da bilera bihar, apirilak 1, 19:00etan

Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta bigarrenaren irteera antolatzen ari den batzordeak bigarren bilera bat antolatu du astebeteko epean itzulian boluntario modura lan egiteko prest leudekeen herritarrei begira. Joan den ostegunean egin zen lehen bilera Barrenan, eta herritar bakarra inguratu zen. Bigarren bilera hau bihar asteartea, apirilak 1, egingo da udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Batzorde antolatzaileak gogorarazi du Goierriko gainerako herrietan 200 lagun baino gehiago prest azaldu direla boluntario modura lan egiteko. Itzuliari buruzko informazio guztia: www.itzulia.net.