ERRUGBIKO SUPERKOPAKO FINALA IGANDEAN
Partida bukaeran herri bazkaria egingo da plazan, klubaren 40. urteurreneko ospakizunei hasiera emanez
Denboraldiari Espainiako Kopa irabaziz agur esan ondoren, 2013-2014 sasoiari ere final batekin emango dio hasiera Ampo Ordiziak, Espainiako Superkopako finala jokatuz. Datorren igandean, iazko ligako txapeldun VRAC Quesos Entrepinaresek eta kopako txapeldun Ampo Ordiziak neurtuko dituzte Altamiran, 13:00ean hasita. Ordizia Rugby Elkartearen 40. urteurrena ospatzen hasteko modu bikaina izango da, baita ondoren Plaza Nagusian egingo den herri bazkaria ere.