2013-11-04 Majori logoaProzesuan onartua izateko eskaerak aurkezteko epea azaroaren 18an bukatuko da

Ordiziako Udalak kirol teknikari bat behin-behingoz kontratatzeko deialdia egin du. Deialdi honen helburua, lan errejimenean eta behin-behineko izaerarekin, kiroletako teknikari bat kontratatzea da, eta era berean, prozesua gainditzen duten hautagaiekin lan-poltsa bat eratzea. Majori Kiroldegia S.M.ko lan kontratupean atxikitako lanpostua da, %70eko lan jardunaldiarekin. Deitutako lanpostuak 3. hizkuntza-eskakizuna du atxikia derrigortasun datarekin.

Prozesuan onartua izateko eskatuz egindako eskaerak Majori kiroldegia S.M.ra zuzendu beharko dira, 2013ko azaroaren 18ko 12:00ak baino lehen. Bai lanpostu honen deialdiaren oinarriak eta baita prozesu honi loturako dokumentazio guztia ere Ordiziako Udalaren webgunean (www.ordizia.org) eta Majori Kiroldegiaren webgunean (www.majori-kiroldegia.com) emango da argitara.