2014-03-20 g7o Larunbatean izango da kultur eta kirol ikuskizuna, 17:00etatik 00:00etara

Larunbat honetan, hilak 22, jokatuko da Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan eta haren inguruetan 'Goierriko 7 Orduak' kultur eta kirol ikuskizuna. Bihar hasiko dira muntaketa lanak, eta larunbatean dena prest egongo da etenik gabeko zazpi ordutan kirolarekin gozatzeko. Sarrera doan izango da, eta taberna zerbitzua ere egongo da. Ordizian elkarteak, Ordiziako Ostalariek eta Emaneurrek errifak ere atera dituzte ekitaldia diruz laguntzeko, eta euro batean salduko dituzte. Ordizian elkartean trukatzeko erosketa txartela eta dastaketa menuak zozkatuko dituzte. 'Goierriko 7 Orduak' Emaneurre taldeak antolatu du, Ordiziako Udalarekin lankidetzan. Hona hemen larunbateko proben ordutegi zehatza.

EKITALDIEN PROGRAMA

1.- KORRIKA-PARAPENTE DESAFIOA. 17:10
Segura eta Ordiziaren arteko lehia izango da. Ordiziako frontoitik herri bakoitzeko korrikalari bana abiatuko da Usurbe puntara. Behin hara iritsita, herritar bakoitzak beste herritar bati emango dio erreleboa eta honek parapentean jaitsi beharko du Trevijano zelaira (tamdem parapenteak izango dira). Zelaira iritsita herritar bakoitzak Ordiziako frontoira itzuli beharko du korrika eta azkeneko herritarrari erreleboa emango dio. Honek yuma igo beharko du frontoi sapaian egongo den ikurriña hartuz.

2.- ATLETISMOA: KALERATZE PROBA. 17:15
Frontoi kanpoan prestaturiko zirkuito batean biraka arituko dira 20 korrikalari, 10 mutil eta 10 neska lasterketa bereiztuan. Zirkuituari ematen zaizkion bi bira bakoitzeko helmuga marratik azkena igarotzen den korrikalaria kanporatua izango da.
Parte hartzaileak: Euskal Herriko korrikalari onentsuenak.

3.- SOKATIRA. 18:00
Hiru talderen arteko lehia.
Taldeak: Lagun Onak, Auzolan eta Ibarra

4.- BIZIKLETA LEHIA. 18:30
Bizikleta estatikoan bi txirrindulariko bi talde nor baino nor, ea 15 km denbora gutxiagoan nork egin. Bi bizikleta egongo dira eta binaka jarrita, talde bakoitzeko txirrindulariak 7,5 km ahalik eta denbora gutxienean egin beharko ditu.
Talde gorria: Mikel Astarloza eta Ana Usabiaga.
Talde berdea: Javier Ruiz de Larrinaga eta Irene Usabiaga.

5.- JOALDUNAK. 19:00
Beasaingo Zanpaldunak taldeko joaldunak.

6.- AMETS BIDE DANTZA TALDEA. 19:00
Ordiziako Amets Bide dantza taldearen saioa.

7.- NESKA ARRAUNLARIEN LEHIA. 19:20
Bi klub nor baino nor. Talde bakoitzak (4ko taldeak) 2.000 metro nork lehenago egin.
Taldeak: Orio-Zumaia

8.- DUATLOIA. 19:40
Bi bikote mixto nor baino nor, bizikleta eta zinta estatikoan distantzia konkretu bat nork lehenago egin. Lau kilometro lasterka 7 km bizikletan eta azkenik 2 kilometro lasterka, hau burututakoan erreleboa eman eta taldekideak distantzia berbera egin beharko du.
Parte hartzaileak:
Jon Erguin (Neguko Espainiako triatloi azpitxapelduna 2014), Aimar Agirresarobe (2013ko Bilboko triatloi txapelduna), Maider Gaztañaga (Neguko Espainiako triatloi txapelduna 2014) eta Maialen Muñoz.

9.- LASTO ALTXATZEA. 20:00
Hiru parte hartzaileek denbora berberean ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dituzte. 90 segunduko saioa

10.- BERTSOLARIAK. 20:20
Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia.

11.- AIZKOLARIAREN ETA TRONTZALARIEN ARTEKO DEMA. 21:00
Denbora jakin batean, aizkolariak enbor handi bat moztuko du eta bi trontzalariek ezarritako hainbat zatitan moztu beharko dute enborra.
Parte hartzaileak:
Iñaki Azurmendi (Euskal Herriko aizkolari txapelduna)
Unai Iraola eta Jokin Garmendia (trontzalariak)

12.- MUTIL ARRAUNLARIEN LEHIA. 21:20
Bi klub nor baino nor. Talde bakoitzak (4ko taldeak) 2.000 metro nork lehenago egin.
Taldeak: Orio-Urdaibai

13.- SANDA PROFESIONAL. 21:40
4 konbate: 65 kg, 70 kg, 75 kg eta 80 kg.
Taldeak: Euskal Herriko selekzioa Madrilgo Selekzioaren aurka.
Euskal Herria: Jesus Mari Guzman, David Abel, Aitor Ferreira (laugarrena zehazteke)
Madril: Daniel Rodriguez Cattoni, Jonay Rodriguez, Andreas Gallego eta David Robledo

14.- KROSS FIT. 22:00
Kross fit kirol modalitatearen erakustaldia izango da. Frontoian horretarako prestaturiko zirkuitu batean ariketa ezberdinak egingo dituzte parte hartzaileek.
Taldeak: Bizkaia-Gipuzkoaren aurka.

15.- SANDA PROFESIONAL. 22:30
4 konbate: 65 kg, 70 kg, 75 kg eta 80 kg.
Taldeak: Euskal Herriko selekzioa Madrilgo Selekzioaren aurka.

16.- HARRIJASOTZAILEA. 22:50
Aimar Irigoien.

17.- ESAITen BIDEOA. 23:10
18.- EMANEURRE TALDEAREN BIDEOA. 23:25
19.- Ekitaldiaren amaiera. 23:40
20.- FLOW BALANCE FUNANBULISMO SAIOA ETA TXIKON EXTREME. 23:40