Horren ondoren, Eneko Agirrezabalek eta Gorka Satrustegik desafioa jokatu diete animatzen diren lau gazteri
Datorren larunbatean, urriak 5, Txindoki Jaso atletismo taldeak antolatutako Atletismo erakustaldia egingo da Plaza Nagusian, 18:00etan hasita. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa eta hesien probak jokatuko dituzte. Erakustaldia egiteaz gain, atletak haien artean lehiatuko dira eta irabazleak sarituko dituzte.
Haurren probak 09:45ean hasiko dira, eta lasterketa herrikoia 11:00etanAurreko hamabi urteetan bezalaxe, iraileko azkeneko igandean (irailak 29) jokatuko da aurten ere Goierriko herri lasterketarik parte hartzaileena, Josetxo Imazen Oroimenezko proba. Altamira estadioan hasi (11:00) eta bukatuko da proba. Aurrez, 09:45ean, eskola kiroleko umeen lasterketak izango dira, eta proba nagusia baino lehen (10:55) patinatzaileak abiatuko dira. Txindoki atletismo taldea da probaren antolatzailea.
Ordiziako Kirol Aholku Batzordeak urtebetez landu duen Kirol Dekalogoa sinatzeko ekitaldia egingo da hilaren 29an Altamira estadioanDatorren asteazkenean hasi eta igandera bitartean, irailaren 25etik 29ra, egingo da aurten IV. Ordizian Kirolean astea, Ordiziako Udaleko Kirol sailak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen ekimena. Ordizian Kirolean astearen helburu orokorra herri mailan kirola sustatzea da, eta aurtengo helburu zehatza, berriz, kirolaren balioak goraipatzea izango da.
Partida bukaeran herri bazkaria egingo da plazan, klubaren 40. urteurreneko ospakizunei hasiera emanezDenboraldiari Espainiako Kopa irabaziz agur esan ondoren, 2013-2014 sasoiari ere final batekin emango dio hasiera Ampo Ordiziak, Espainiako Superkopako finala jokatuz. Datorren igandean, iazko ligako txapeldun VRAC Quesos Entrepinaresek eta kopako txapeldun Ampo Ordiziak neurtuko dituzte Altamiran, 13:00ean hasita. Ordizia Rugby Elkartearen 40. urteurrena ospatzen hasteko modu bikaina izango da, baita ondoren Plaza Nagusian egingo den herri bazkaria ere.