2013-10-02 Atletismo erakustaldiaHorren ondoren, Eneko Agirrezabalek eta Gorka Satrustegik desafioa jokatu diete animatzen diren lau gazteri

Datorren larunbatean, urriak 5, Txindoki Jaso atletismo taldeak antolatutako Atletismo erakustaldia egingo da Plaza Nagusian, 18:00etan hasita. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa eta hesien probak jokatuko dituzte. Erakustaldia egiteaz gain, atletak haien artean lehiatuko dira eta irabazleak sarituko dituzte.

Hauek dira gorako jauzian arituko diren atletak: Super Amara Bat taldeko Mikel Matey ( 2,03koa da bere marka pertsonala); Atletiko San Sebastianeko Julen Iruretagoiena (1,96ko marka); eta Real Sociedadeko Carlos Cid Recio eta Pablo Cid Recio, 2,03 eta 2,01 errekor pertsonalekin. Real Sociedad taldeko Edorta Aranburuzabala ere Ordizian egongo da. Gorako jauzian bere marka pertsonala 2,14koa da; iaz Ordizian garaile izan zen, 2,07ko jauzia eginda. Aurten, altuera hori gainditzen duenak ere sari berezia izango du.

Pisu jaurtiketan, bestalde, Txindoki taldeko Gari Garmendia, Alba Torres, Amets Otaegi, Ane Torres eta Joseba Berasain arituko dira; eta Tolosako Iñaki Romero eta Real Sociedadeko Odei Lopez ere bai.

Hesietan zein arituko diren zehazteko dago oraindik.

Herritarren arteko desafioa
Erakustaldiaren ondoren, Eneko Agirrezabal eta Gorka Satrustegi Txindokiko atletek botatako desafioa jokatuko da. Bi atletek bina itzuli egingo dizkiote Ordiziako Alde Zaharrari, eta haien aurka, animatzen diren lau gazte ariko dira, bakoitzak itzuli bana eginez. Desafioaren irabazleek afaria eta 100 euro jasoko dituzte. Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.