hitzaldiaEskola kirolean sortzen diren arazoei nola aurre egin eztabaidatuko da.

Ordiziako Udalaren Kirol Aholkulari Batzordeak, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin, otsailaren 14ean eskola kirolako ikasleen gurasoei, teknikari eta entrenatzaileei, irakasleei eta ikasleei zuzendutako hitzaldia antolatu du. Batzorde honetan behin eta berriz kezka bera azaldu da: eskola kirolean azaltzen diren jarrera ezezkorrak, ikasle eta arbitroek jasotzen duten presioa... eta bertan jarrera hauek azaldu eta irtenbidea emateko edo zuzentzeko jarrerak eztabaidatuko dira.
Hitzaldia Barrenako areto nagusian izango da arratsaldeko 7etan, eta Luis Comendador eta Ricar Montero izango dira arduradunak. Lehenengo sarreratxo bat egingo da, gero egoera azaltzen duen bideo bat ikusiko da eta jarraian, partaideen artean eztabaida sortuko da. Bukatzeko, hizlariek beren esperientzia azalduko dute, jokabide batzuk aholkatuz.

pdfHitzaldiaren kartela