perlaforza11:30ean jokatuko dute finala Bekause eta Tzulo taldeek

Datorren larunbatean, uztailak 13, Ordiziako Kuadrillen arteko 34. Futbol Txapelketaren finalak jokatuko dira Altamiran. 09:30ean hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute Per la Forza eta Rockus taldeek, eta 11:30ean jokatuko dute final nagusia Bekause eta Tzulo taldeek. Ondoren bazkaria egingo dute Beti-Alai pilotalekuan.

Otsailaz geroztik ari dira kuadrillak txapelketako partidak jokatzen, bi multzotan banatuta: A multzoan zazpi talde eta B multzoan zortzi. Maiatzaren bukaerara arte multzoko partidak jokatu dituzte, eta ekainean kanporaketak. Per la Forza izan zen iazko irabazlea.