2013-09-25 Josetxo ImazHaurren probak 09:45ean hasiko dira, eta lasterketa herrikoia 11:00etan

Aurreko hamabi urteetan bezalaxe, iraileko azkeneko igandean (irailak 29) jokatuko da aurten ere Goierriko herri lasterketarik parte hartzaileena, Josetxo Imazen Oroimenezko proba. Altamira estadioan hasi (11:00) eta bukatuko da proba. Aurrez, 09:45ean, eskola kiroleko umeen lasterketak izango dira, eta proba nagusia baino lehen (10:55) patinatzaileak abiatuko dira. Txindoki atletismo taldea da probaren antolatzailea.

www.kirolprobak.com webgunearen bidez soilik eman ahal da izena. Txip horiaren jabe direnek 10 euro ordaindu beharko dute, eta ez dutenek 12, baldin eta aurrez izena ematen badute. Egunean bertan 15 euro ordaindu behar dute txip horia dutenek, eta ez dutenek 18. Parte hartzaile guztiek elastiko tekniko bat jasoko dute opari.

Ohiko ibilbidea
Ibilbidea ohikoa izango da. Altamiratik abiatu, Gudarien Etorbidean gora egin, eta Urdaneta kalean behera Beasainera joango dira. Tren geltokiko itzulia egin ondoren, Lazkao aldera egingo dute, eta Lazkaoko itzulia eginda, CAFetik barrena egingo dute Ordiziara, 10 kilometro osatzeko.

Eskuorria hemen

Informazio gehiagohttp://www.txindokiat.com/memo.html