Image
Image

ORDIZIA URPEKOAK I. SARIA LARUNBATEAN MAJORIN

2014-03-05 urpekoak Bi saio izango dira, goizean 10:00etatik 13:00era eta arratsaldean 16:30etik 20:00etara

Ordizia K.E. Urpekoak, E.H.U.I.F-ren laguntzarekin, martxoaren 8an lehen Ordizia Urpekoak Saria antolatu du. Txapelketa Majori Kiroldegiko igerilekuan ospatuko da. Ekitaldian, estatu mailako 5 talde ezberdinek parte hartuko dute eta guztira 130-140 igerilari inguru izango dira bertan. Parte-hartzaile bakoitzak bi proba egin ahalko ditu erreleboaz gain. Txapelketa bi saiotan banatuko da: lehena goizean, 10:00etatik-13:00etara, eta bigarrena 16:30tatik-20:00tara. Sariketa hau Udaberrian Martxan ekimenaren barruan txertatuta dago.

EUSKAL HERRIKO ITZULIA. ORDIZIA-ORDIZIA ETAPAREN XEHETASUNAK

2014-02-11 Eh Itzulia Zazpi mendate puntuagarri izango ditu etapak, eta tartean, Gaintzako aldapa ezezaguna igo beharko dute bi aldiz txirrindulariek

Euskal Herriko 54. Txirrindulari Itzulia apirilaren 7tik 12ra jokatuko, eta lehen bi etapak Ordizian hasiko dira. Apirilaren 7ko etapa, Ordizian hasi eta bukatuko dena, zehaztuta dute dagoeneko antolatzaileek, eta gaur goizean eman dituzte xehetasun guztiak. 153,4 kilometro izango ditu lehen etapak, eta zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek, tartean Gaintzako igoera ezezaguna bi aldiz. Etaparen ibilbidea ikusgarritzat jo dute antolatzaileek.

EUSKAL HERRIKO TXIRRINDULARI ITZULIAREN 54. EDIZIOA ORDIZIAN HASIKO DA, APIRILAREN 7AN

2013-11-11 EH Itzuliaren aurkezpenaOrdiziako Udalak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak elkarteak gaur sinatu dute lankidetza hitzarmena

Ordiziako Udalak eta Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia antolatzeaz arduratzen den Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak elkarteak gaur goizean sinatu dute 2014ko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Ordizian hasteko lankidetza hitzarmena. Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Jose Luis Arrieta Euskadiko Txirrindularitza Federazioko presidentea izan dira sinatzaileak.

ORDIZIAKO UDALAK KIROL TEKNIKARI BAT BEHIN-BEHINGOZ KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2013-11-04 Majori logoaProzesuan onartua izateko eskaerak aurkezteko epea azaroaren 18an bukatuko da

Ordiziako Udalak kirol teknikari bat behin-behingoz kontratatzeko deialdia egin du. Deialdi honen helburua, lan errejimenean eta behin-behineko izaerarekin, kiroletako teknikari bat kontratatzea da, eta era berean, prozesua gainditzen duten hautagaiekin lan-poltsa bat eratzea. Majori Kiroldegia S.M.ko lan kontratupean atxikitako lanpostua da, %70eko lan jardunaldiarekin. Deitutako lanpostuak 3. hizkuntza-eskakizuna du atxikia derrigortasun datarekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image