2014-03-29 chiapucci Gaur eguerdian Gaintzako aldapan ezagutzen izan da italiarra, eta igoera gogorra dela adierazi du

Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan bi aldiz igoko den Gaintzako aldapa ezagutzen izan da Claudio Chiapucci txirrindulari ohi italiarra. Malda gogorrak dituela nabarmendu du, eta txirrindulariei gogorra egingo zaiela, atsedenerako tarte gutxi duelako. Arratsaldean, berriz, Marino Lejarreta eta Txomin Perurenarekin batera Ordiziako Herri Antzokian izan da jendeak egindako galderei erantzuten.

Besteak beste, Juan Mari Gereñu Ordiziako Udaleko Kirol zinegotziarekin eta Jose Luis Sanz txirrindularitza epailearekin batera izan da Chiapucci igoera ezagutzen. Oraindik bizikletan ibiltzen segitzen du, eta sasoiari eusten dio. Gaintzako bisitaldiaren ondoren, Txapel-Gorrin elkartu dira bazkaltzera, eta segidan, antzokiko mahai-ingurura joan dira. Komunikabideen arreta ere bereganatu txirrindulari ohi italiarrak.

2014-03-29 aurkezpena

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. ekitaldia atzo aurkeztu zen Donostiako Amara Plaza hotelean. Lasterketaren babesleek hitza hartu ondoren, Ion eta Gorka Izagirren anaiak (Movistar) eta Omar Fraile eta Javier Aramendia (Caja Rural) txirrindulariak itzuliari buruz aritu ziren. Izagirretarrak atzo izan ziren Gaintzako igoera bertatik bertara ezagutzen, eta errespetua ematen duen malda dela adierazi zuten. Itzulian Alejandro Valverde taldeburuari laguntzeko ardura izango dute. Hura jotzen dute Itzulia irabazteko faborito.