2014-06-17 udaIrailaren 14ra arte egongo dira irekita, eta bi egunetan soilik itxiko dira, uztailaren 26an eta irailaren 10ean

Udaleku zerbitzuaz ez ezik, Santa Ana jaietan eta Euskal Jaietan zaintza zerbitzua ere eskainiko du Majorik

Datorren larunbatean, hilak 21, zabalduko dira Majoriko kiroldegiko kanpoko igerilekuak. Irekiera egunetik uztailaren 18ra, eta abuztuaren 9tik irailaren 14ra (itxiera eguna) kanpoko igerilekuak 11:00etatik 20:45era egongo dira irekita, eta uztailaren 19tik abuztuaren 8ra 09:00etatik 20:45era. Bi egunetan soilik itxiko dira, Santa Ana egunean (uztailak 26) eta Euskal Jaietako aparteko azokan (irailak 10).

Udako abonuak joan den larunbatetik daude martxan, eta irailaren 14ra arteko balioa izango dute. Bazkidetza familiarra 172,58 euro da, Bazkidetza orokorra 18 urtetik gorakoentzat 104,16 euro, bazkidetza orokorra 18 urtetik beherakoentzat 70,91 euro eta 65 urtetik gorakoentzat 78,14 euro. Helduentzako sarrera arruntak 7,95 euro balioko du, 18 urtez azpikoentzat 4,50 euro eta 65 urtetik gorakoentzat 5,95 euro.

Taberna zerbitzua
Aurreko urteetan bezalaxe, taberna zerbitzua ere egongo da Majorin. Plater konbinatuak, hanburgesak eta ogitartekoak, eguneko menua, entsalada eta oilasko errea, asteburuko menua eta asteburuko menu berezia eskainiko ditu. Bazkaritarako ordutegia 12:30etik 15:00etara izango da. Bazkari, urtebetetze eta ospakizunak enkargatzeko 685 794 755 zenbakira deitu behar da.

Udalekuak eta zaintza bereziak
Aurten ere udaleku zerbitzua ere eskainiko du Majori kiroldegiak, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarte. Haurren udalekuak 2011-2008 urteen artean jaiotakoentzat dira, eta Kirol udalekuak 2007-2002 urteen artean jaiotakoentzat. Hilabete osoko zerbitzua 391,58 euro da, astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 15:00etara. Gosaria, kirol eta aisialdi jarduerak eta bazkaria biltzen ditu zerbitzuak.

Horiez gain, eta berritasun modura, Santa Ana Jaietan eta Euskal Jaietan ere zaintza zerbitzuak eskainiko ditu Majorik. Santa Ana zaintza uztailaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean izango da, eta Euskal Jaietako zaintza irailaren 1etik 12ra, Udalekuetako zerbitzu berak eskainiko dituzte bi zerbitzu osagarri horiek.

Udako kirol ekintzak
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra hainbat kirol ikastaro eskainiko ditu Majorik. Lehen mailatik aurrerako haurrek erraketa kirolak egin ahal izango dituzte, eta hiru urtetik aurrerakoek igeriketa ikastaro aukera zabala dute. Helduek, berriz, tenis, gap+power, aerobic, spinning eta pilates ikastaroak egin ditzakete, besteak beste.

INFORMAZIO GEHIAGO MAJORI KIROLDEGIAREN WEBGUNEAN