HAINBAT KIROL TXAPELKETAREN FINALAK ETA FINALERDIAK SANTA ANA JAIEN ATARIAN

2014-07-09 futbolaFutbol, pala, esku-pilota, saskibaloia eta pala motzeko azken partidak jokatuko dira larunbatean hasita

Gero eta gutxiago falta da Santa Ana jaiak hasteko, eta horren adierazle dira datozen egunetan jokatuko diren kirol txapelketen finalak. Jokatzen lehena Kuadrilla arteko 35. Futbol Txapelketaren finala izango da. Larunbat goizean jokatuko da, Altamirako anexoan. Asteartean Xabi Aiestaranen oroimenezko finalaurrekoak jokatuko dira; asteazkenean Esku-pilota txapelketa herrikoiaren finala; eta ostegunean, saskibaloi txapelketaren finala eta Ordizia Hiria pala motzeko txapelketaren finalerdiak.

Larunbata, hilak 11 (Altamirako anexoa)
09:30: Gauss-Yatike (3. eta 4. postua)
11:30: Perla Forza-Bekause (finala)
Ondoren: Bazkaria

Asteartea, hilak 15 (Beti-Alai pilotalekua)
20:00: "XI. Xabi Aiestaran Txapelketa Herrikoia", finalaurrekoak pala-partidak gomazko pilotarekin.

Asteazkena, hilak 16
19:00: VIII. Esku-pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak Beti-Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Emaneurre
19:00: Kuadrilen arteko 33. Saskibaloi Txapelketaren finalerdiak Barandiaren plazan. Antolatzailea: Ordizia Kirol Elkarteko Saskibaloi saila.

Osteguna, hilak 17
19:30: Kuadrilen arteko 33. Saskibaloi Txapelketaren finalak Barandiaren plazan. Antolatzailea: Ordizia Kirol Elkarteko Saskibaloi saila.
20:00: Ordizia Hiria pala motzeko txapelketaren finalerdiak Beti-Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Oiangu pilota elkartea

Larunbata, hilak 19
18:00: "XI. Xabi Aiestaran Txapelketa Herrikoia", finalak pala-partidak gomazko pilotarekin.

Ostirala, hilak 25
18:00: Ordizia Hiria pala motzeko txapelketaren finalak Beti-Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Oiangu pilota elkartea