2015-04-14 hezizLarunbat arratsaldean izango da saioa, eta atletismo modalitate ezberdinak sustatzeko diseinatuta dago

Udaberrian Martxan programazioaren barruan, eta Ordiziako Udalak Txindoki Atletismo Taldearekin elkarlanean antolatuta, datorren larunbatean, hilak 18, Hesietan heziz ekimena garatuko da Ordiziako Plaza Nagusian eta haren inguruan. Jolasa eta atletismoa uztartzen dituen jardunaldi hau Euskadiko zenbait atletismo entrenatzailek sortua da, eta atletismo modalitate ezberdinak ezagutzera ematea du helburu.

Saioa 17:00etan hasiko da. Lehen txandan kimu mailakoak (alebinak, 2003 eta 2004 urteetan jaioak) ariko dira, eta segidan haur-kategoriakoak (infantilak, 2001 eta 2002). Izen-ematea Urdaneta eta Jakintza ikastetxeen, eta Txindoki Atletismo Taldearen bidez garatzen ari da. Kimu kategoriako 80 neska-mutikok, eta haur mailako 60-80k parte hartzea espero da.

Probaren egitura honakoa izango da:

-Aerobic estiloko berotze saioa plazan, musikaz lagunduta (15 minutu)
-Lau talde eta eremutan banaketa (20 bat ume eremu bakoitzean)

Lau eremutan banatuta
2015-04-14 hesietanLau eremu izango ditu jardunaldiak: 1. Eremua: abiadura; 2. Eremua: hesiak; 3. Eremua: jaurtiketak; 3. Eremua: jauziak. Parte-hartzaile guztiek eremu guztietan egingo dute lanketa, eta ordu laurdenero aldatuko dira eremu guztiak osatu arte.

Bukatzeko, taldekako errelebo proba egingo da plazaren ingurumarian. Jardunaldi guztia musikaz alaitua izango da, eta hizlari batek gidatuko du saioa.

Informazioa: https://www.facebook.com/hesitanheziz