Image
Image

2015 05 14 urpekoakBi saio izango dira, goizean 10:00etatik 13:00era eta arratsaldean 16:30etik 20:00etara

Ordizia K.E. Urpekoak taldeak, E.H.U.I.F-ren laguntzarekin, II. Ordizia Urpekoak Saria antolatu du larunbat honetarako, hilak 16. Txapelketa Majori Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da. Parte-hartzaile bakoitzak bi proba egin ahalko ditu erreleboaz gain. Txapelketa bi saiotan banatuko da: lehena goizean, 10:00etik 13:00era, eta bigarrena 16:30etik 20:00etara. Sariketa hau Udaberrian Martxan ekimenaren barruan txertatuta dago.

Lehenengo saioan 50m urazaletik, 400m urazaletik, 400m murgilaldian eta 200m urazaletik probak igeri egingo dira; eta bigarren jardunaldian, 100m murgilaldian probaz gain, goizean igeri egindako proben finalak egingo dira. Jardunaldiko proba guztiak amaitutzat emateko 4x100m urazalean errelebo mistoa egingo da non 2 mutil eta 2 neskek osatuko duten talde bakoitzeko ordezkaritza.

Txapelketa amaieran banatuko diren dominen banaketa bideratzeko, CMAS (Confederación Mundial Actividades Subacuáticas) tablaren arabera egingo da bi probetan lortutako puntuen batuketa eginez.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza