Aitortza Gervasio Clementek, Gotzon Auzmendik, Hotel Castillok eta Grupo Jasok jaso dute

Ordiziako kirolari hoberenak eta babesleak sarituko ziren aurreko ostiralean. Hau da, kirolariak izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak; horiez gain, esker onez, bizi osoko dedikazio eta bokazioagatik laguntzaileak, antolatzaileak eta babesleak izan dira omenduak. Ordiziako Udalaren asmoa ekimen hau berreskuratzea izanda eta sarituen aukeraketa egiteko prozesua jarri zuen martxan duela aste batzuk. 2012an antolatu zen azkeneko aldiz eta bi urtean behin egingo da. Izan ere, herrian kirol mugimendua apartekoa da eta merezi du egiten den lana aitortzea.

Kirol batzordeak jaso ditu kirol elkarteen proposamenak eta hauek aztertu ondoren, honakoak dira aitortza jasoko dutenak Barrenan ospatutako ekitaldian:

2016 urteko bakarkako kiroletako kirolari onena, gizonezkoetan:                                   

FRANCISCO TORRES (Atletismoa)

2016 urteko bakarkako kiroletako kirolari onena, emakumezkoetan:                                      

AMAIA ERBINA (Errugbia)

2016 urteko bakarkako kiroletako kirolari onena, emakumezkoetan:                                

DORLETA ARMENDARIZ (Atletismoa)

2016 urteko taldekako kiroletako  talde onena, nesketan:                                                            

O.K.E URPEKOAK ERRELEBO TALDEA: NATALE VERGARA, NAROA GARCIA, OLATZ ARBIZA, IRENE FERNÁNDEZ

2016 urteko taldekako kiroletako talde onena, mutiletan:                                                          

O.K.E. URPEKOAK ERRELEBO TALDEA: JOSU SARASOLA, XABIER LARRAZA, IÑAKI LASA, GORKA SARASOLA

Urteetan Ordiziako kirolarekin elkar lanean aritu izanaren aitortza eta saria:                      

GERVASIO CLEMENTE

Urteetan Ordiziako kirolarekin elkar lanean aritu izanaren aitortza eta saria:                          

GOTZON AUZMENDI

Urteetan Ordiziako kirola babestu izanaren aitortza eta saria:                                                  

HOTEL CASTILLO

Urteetan Ordiziako kirola babestu izanaren aitortza eta saria:                                                        

GRUPO JASO