SANTA ANA JAIAK 2014. GORKA IZAGIRREK HIRUGARREN ALDIZ IRABAZI DU ORDIZIAKO KLASIKA. SAILKAPENAK ETA ARGAZKI GALERIA

2014-07-25 izagirreLuis Leon Sanchez hartu du mendean Ordiziako helmugan; giro bikaina eta zale ugari izan da ibilbide guztian zehar

Gorka Izagirre (Movista) txirrindulari ormaiztegiarrak hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako Klasika, 2010ean eta 2012an lortutako garaipenak errepikatuz. Luis Leon Sanchez (Caja Rural) hartu du mendean Ordiziako helmugan, esprint estu batean. Hirugarren Jose Herrada (Movistar) sailkatu da. Giro bikaina izan da ibilbide guztian zehar, eta zale ugarik jarraitu du 91. Klasika, askok eta askok Gaintzako igoeran.

SAILKAPENAK 

ARGAZKI GALERIA