2014-11-21 mendiasteaBarrena kultur etxean izango dira saio guztiak, 19:30ean

Datorren asteko astelehenetik ostegunera ospatuko da Ordiziako Mendi Astea. Astelehenean Goierriko Mendizale Beteranoen emanaldia izango da; asteartean Javier Camacho Gimenoren 'Mountains Dreams' proiektuko irudiak; asteazkenean Mikel Saez de Urabain ordiziarrak Kaukasoko Ushba mendira egindako igoera; eta ostegunean, Alberto Iñurrategiren 'Porrotaren alde' hitzaldi-proiekzioa. Saio guztiak Barrenan dira, 19:30ean hasita. Mendi Astea Ordiziako Mendizaleek antolatu dute, Ortzadar Argazki Elkartearen, Hitzaro Euskara Elkartearen eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.

ORDIZIAKO MENDI ASTEA
Astelehena, hilak 24: 'Euskal kostaldea oinez'. Goierriko Mendizale Beteranoak 
Asteartea, hilak 25: 'Mountain dreams'. Javier Camacho Gimeno. Laguntzailea: Ortzadar Argazki Elkartea 
Asteazkena, hilak 26: 'Kaukaso. Ushba mendia. Myshliaev bidea'. Mikel Saez de Urabain 
Osteguna, hilak 27: 'Porrotaren alde'. Alberto Iñurrategi. Laguntzailea: Hitzaro Euskara Elkartea 

*Saio guztiak Barrenan dira, 19:30ean.