GU ITSASOA, munduaren atari erakusketa

GU ITSASOA ERAKSUKETABarrena Kultur Etxean eta D'elikatuzen ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean

Zeraingo Herri Museoan, Beasaingo Igartza jauregian, Hondarribiko Zuloaga Etxean eta Petritegi sagardotegian ikusgai izan ondoren, GU itsasoa munduaren atari erakusketa Ordiziko Barrena Kultur Etxean eta D'elikatuzen izango da ikusgai ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean, ondorengo ordutegian:

Asteartetik ostiralera 9.00- 13.00
Asteazken arratsaldez 16.00-19.00
Larunbat eta igandean: 10.00-14.00
Astelehenetan itxita

Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketak oraingo begiratutik eta hitzetik aditzera ematen ditu lurralde oso baten garapena bultzatu zuten alderdiak, gaur bizi dugun mundura ekar daitezkeen balioak nabarmenduz.

GREBA OROKORRA

6c61f63b3230c876ead4b8f3c4c28121 XLEskubide sozial eta laboral duinen alde

Greba Orokorrerako deialdia Euskal Herriko ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek egin zuten asteartean. Eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko helburuarekin antolatu dute greba.

MAJORI ZUZENDARI LANPOSTURAKO BIGARREN ARIKETA

Majori fatxada 1Ekainaren 3an eta 4an egingo dira

Ezagutzera eman da gaur Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako bigarren ariketa egiteko egutegia. Kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren arabera osatu da zerrenda.

ERDI AROKO FERIAREN ZOZKETA- IRABAZLEA

Erdi Aroko azokaren zozketan 14792 zenbakia gertatu da irabazle, Mª Begoña Miguel Soto ordiziarrari dagokiona. Zorionak