Kale azokan parte hartzeko deia egin du Ordizian elkarteak

Ordizia. Ordizian. Kale Azoka

Ordizian, Ordiziako merkatari elkarteak antolatuta, martxoaren 6an eta 7an goiz eta arratsaldez Kale-Azoka (Braderie) burutuko da. Horregatik, ekintzan parte hartzeko deialdia luzatzen die interesa izan dezaketen herriko saltoki guztiei.

Ordizian elkarteak ekintza hau antolatzen du, Udalarekin elkarlanean, neguko merkealdiei amaiera eman eta Udaberriko kanpaina aurkeztu aurretik. Denden produktuak saltokien aurrealdean, kalean, ikusgai jartzeko eta eskaintzeko baliagarria den ekintza hau burutzea erabaki du elkarteak eta merkatartitza sektorea honetan parte hartu dezan animatu nahi du.

Saltoki bakoitzak, bere nahiaren arabera, bere dendaren aurrealdean edo herriko beste gune egoki batetan kokatzeko aukera izango du. Informazioa eskatu eta izen-emateko azken eguna otsailaren 26a, asteazkena, izango da 636513495 telefonora deituz edo WhatsAppez edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Trukeguneak martxan jarriko du izandako arrakastagatik

IMG 20200108 WA0001

Objektuen berrerabilpenaren beharrezkotasun eta garrantziari helduz, Kutxa Ekoguneak sortu eta bultzatzen duen trukegune sarera batu zen azaroaren 20an Ordiziako Udala. Aste guzti hauetan Udaletxeko arkupetan prest egon da Trukegunea, eta, izatez, urtarrilaren 7an amaitu behar zen ekimena. Hala ere, orain arte ikusitako arrakasta aintzat hartuz, Udalak ekimenaren jarraitzea erabaki du eta martxan jarraitzea Trukeguneak Ordizian; oraindik ere amaitzeko epea ez da zehaztu, beharraren arabera egingo baita.

"Ordiziar eta asko izan dira Trukegunera gerturatu direnak eta etxean erabili gabe zituzten objektuei bigarren bizi, erabilpen bat emateko hautua egin dutenak. Dudarik gabe, eskertzeko jarrera da, eta gogorarazi nahi diegu oraindik ere badutela denbora ekimen honekin bat egiteko", nabarmendu du Maitane Alvarez alkateordeak. Arrakastaren erakusle da arkupean egokitutako gunea liburuz, diskez, eta etxeko apaingarriez beteta dagoela gaur egun. "Beraz, zalantzarik gabe ikus daiteke ordiziarrek bat egin dutela eta haien kontzientzietan badagoela berrerabilpenaren garrantzia", gehitu du.

Trukegunearen kontzeptua Alemanian hasi zen "GiveBox" mugimenduaren izenpean. Hauek kalean jartzen diren guneak dira, erabilera librekoak. Objektuen trantsizio eta zaintza espazio bat da, non objektuak jabetza librekoak bihurtzen diren. Objektuari balioa edo erabilera begira dagoenak emango dio, eta horren arabera trukatu. "Bertan, erabiltzen ez diren objektu zehatz batzuk utz eta hartu daitezke, beti ere, beste pertsona batek berrerabiltzeko moduan dauden bitartean. Ez da beharrezkoa zerbait uztea bertatik gauzaren bat hartu ahal izateko", azaldu du alkateordeak.

 

 

Garapenerako lankidetza laguntzak banatu dira

Ordizia. Garapenerako lankidetza hitzarmena. ONG. GKE

Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza laguntzak banatu dizkie GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeei, gaur goizean Udaletxeko pleno aretoan egin den ekitaldian. Adur Ezenarrok, Ordiziako alkateak, hala nabarmendu du: “Ordizian errotuta dagoen laguntza hitzarmenak dira, eta egiten duten lana aitortu eta eskertzeko modu bat da hau”.

Aurten, guztira 11 proiektu aurkeztu dira, eta horietako zazpiri diru laguntza ematea onartu da; guztira, 74.263,43 euro. Laguntza jaso ez duten elkarteek epez kanpo aurkeztu dute haien proiektu proposamena edo ez dituzte baldintzak bete.

Gauzak horrela, honako erakundeak eta proiektuak lagunduko ditu diruz Ordiziako Udalak:

  1. LANKIDETZARAKO INGENIARIAK: 6.000 euro. Afrikan zentratuko da erakundea eta bertan, uraren arazoari irtenbide ematen saiatuko dira; hala nola, bertan euria egiten duenean ura bideratzeko sistemak garatuko dira, bestela, kontaminazio handia dago eta. 22 lanpostu berri sortzea espero dute.
  2. ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOA: 11.080,18 euro. 10. Urteurrena betetzen du aurten elkarteak eta emakumeek Etiopian duten egoera hobetu nahi dute. Besteak beste, emakumeen elkarteak sortu nahi dituzte, hilekoa normaltasunez lantzen hasteko eta formazioa ematen jarraitzeko osasun aldetik.
  3. TAUPADAK GARAPENERAKO GOBERNUZ KANPOKO ELKARTEA: 9.485,69 euro. Emakume indigenei babesa ematea haien familien elikagai segurtasuna bermatzeko. Bolivia.
  4. ASAMBLEA DE COOPERACIÓN POR LA PAZ: 12.000 euro. El Salvadorren garatuko da proiektua, emakumeak erdigunean jarriz. Besteak beste, abortoak izateagatik jasaten den errepresioa eta kartzela jarriko dituzte ezbaian, eta pedagogia lanketak indartuko dituzte.
  5. MEDICUS MUNDI GIPUZKOA: 11.988,36 euro. Indian garatuko den proiekturako jasoko du laguntza, non formakuntza espazioa eta osasun kanpainak indartzea duten helburu.
  6. SAN VIATOR (SERSO) SERVICIO DE SOLIDARIDAD EUSKAL HERRIA: 11.869,05 euro. Hondurasen, giza eskubideen aldeko lanean jarraituko dute. Bertako eskualdeetan giza eskubideen taldeak sortzea dute xede, urtean zehar dauden hilketak jaisteko helburuz.
  7. NAZIOARTEKO ELKARTASUNA: 11.840,15 euro. Senegalen, uraren eta garbitasunaren gaia landuko dute. Ura banatzeko sistemak jarri izan dituzte abian eta orain sare hori amaitu nahi dute.

'Denda txiki, herri handi' kanpaina, tokiko merkataritzaren alde

Ordizia. Herri txiki denda handi. Ordizian

Ordizian Elkartearen eta Ordiziako Udalaren eskutik sentsibilizazio eta dinamizazio kanpaina bat abian jarriko da datorren astelehenean, hilak 16, eta bertan 1.000 sari zuzen baino gehiago banatu eta erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera emango du.

Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko helburuarekin, udalerriko dendak dinamizatzeko balioko duen sentsibilizazio-kanpaina izango da hasiko dena, eta, horrez gain, hurbileko merkataritzan kontsumoaren garrantzia azpimarratu nahi da, bai Gabonetan, bai beste kanpaina batzuetan, bai urte osoan zehar. Abenduaren 24ra arte, kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketak egingo dutenek "Hazkatu eta irabazi" txartelak jasoko dituzte, 1.140 sari zuzenetako bat eskuratzeko aukerarekin (erosketa-poltsak, aterkiak, katiluak eta baleak 3€, 5€ eta 10€) eta 150 €, 100 € eta 50 € balio bakoitzeko erosketa- txartelen zozketan parte hartzeko aukerarekin ere.

Gainera, aurreko urteetan bezala, Ordizian Elkarteak lau photocall jarriko ditu herriko lau puntutan, ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten pertsonak Olentzeroren, Mari Domingiren eta hiru erregeen irudiarekin argazkiak atera ahal izateko "Nik ere nire erosketak Ordizian egiten ditudalako" mezuaren ondoan. Photocall-ak abenduaren 18tik urtarrilaren 3ra bitartean egongo dira instalatuta, eta azken egun horretan, 300 €-ko sari bat zozketatuko da argazkia egitera animatu eta photocalletan adierazitako whatsapp zenbakira argazkiak bidali dituztenen artean. Saria osoa erregeen eguna baino lehen trukatu beharko da.

Herriko kaleak apaintzeko baliagarriak izango dira photocall-ak, abenduaren 13tik aurrera herriko kaleak apaintzeko piztuko den argiteria eta denden Gabonetako erakusleihoekin batera. Horietatik 16 dendek ohiko Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartuko dute eta lehenengo hiru sailkatuek 50€, 100€ eta 150€-ko erosketa- txartelak irabaziko dituzte.