Udalak mugikortasuna modu integralean hobetzeko lana egingo hurrengo hilabeteetan

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak bilera bat egin du Ordiziako alkate José Miguel Santamaríarekin; lan saioan, hainbat proposamen aztertu dira, Ordizian Lurraldebusen ibilbideak, geralekuak eta zerbitzuak berrantolatzearren.

Harreman horien lehen emaitza gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak erantzun egingo dio Ordiziako Udalaren eskaera bati, Altamira auzoan kendu zen geralekua berriro jartzekoari, alegia. Eskaera bizilagunek egin zuten, autobus geralekua auzotik gertuago jartzeko, eta apirilean prest egongo da.

Marisol Garmendia Altamira auzoan bertan izan da ostegun honetan alkatearekin. Honek eskerrak eman dizkio Aldundiari geraleku berriaren eskaerari erantzun diolako. Hala, auzoko bizilagunen eskaera bati kasu egin zaio, zeren eta urte asko baitira bere garaian galdu zen geralekua berreskuratzeko eskatzen ari direla; eta, orain, baiezko erantzuna jaso dute Aldundiaren aldetik.

Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuari jakinarazi dio oinarrizkoa dela auzoei zerbitzuak eskaintzea, xedea denean, kasu honetan bezala, auzoak biziberritzea. Autobus geralekua auzora gerturatzea da, garraio publikoaren bidez mugikortasuna sustatzearen alde egitea. Orain erantzun ona espero da Altamirako auzotarren aldetik.

Diputatuaren, Mugikortasuneko zuzendaria Iñaki Prego eta alkatearen arteko topaketak bulegoan luzatu da eta  herriko Lurraldebusen hainbat ibilbide eta zerbitzuren aldaketa aztertzeko balio izan du; garraio publikoaren eraginkortasun handiago baten bila, eta ordiziarrei garraio publikoaren erabilera errazteko.

Bestalde,Udalaren asmoa bigarren hiruhilekoan mugikortasuna bere osotasunean aztertzea da. Trafikoan egin beharreko aldaketak, aparkalekuen beharra, bidegorri sarea, garraio publikoa; azken finean, mugikortasunaren planifikazioa.