Ostegun honetan idazleak hitzaldia eskaniko du Barrenan 19.00etan

“Emakumeek arbasoen herentzia gorde dute, gizonak balearen bila, abenturarako ontziratuta edo inoren gerretan desagertzen ziren bitartean. Eurak zaindu dute familiaren ondarea;  eurak arduratu dira etxeaz, seme-alabez, zaharrez, gaixoez, baratzez eta abereez. Jakintza-iturrietatik urrundu eta baztertuak izan dira emakumeak eta, hala ere, hizkuntza, hitza, idazten ez den jakintza, sinesteak, tradizioa irakasten jakin dute. Azken hatsa eman arte lan egin dute, eta euren baitan zeukaten onena gorde eta transmititu dute”.. Horrela laburbildu du Toti Martinez de Lezeak “La mujer Vasca” izenburuko hitzaldiaren edukia.

Horrela, emakumeek historian barrena ixilean jokatutako rol garrantzitsuaz eta horien ekarpenen aitorpen ezaz jardungo du Gasteizen jaio baina Larrabetzun bizi den idazle ospetsuak.