BIHAR EGINGO DA APIRILEKO OSOKO BILKURA
2015 Apirila 29
Hamalau puntu izango ditu aztergai udalbatzak
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 30, egingo du apirilari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen Udalhitz hitzarmenaren
aldaketa, Lurraldekar proiektu pilotua martxan jartzeko lankidetzarako protokolo orokorra onartzea, Goierrin indarkeria jasaten duten emakumeen arreta egoki eta koordinaturako protokoloa
onartzea, eta Ordiziako Udalaren eta Basque Culinary Center Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea izango dira, besteak beste, bilkurako gai aipagarrienak.