ASTELEHENEAN HASIKO DIRA MUSIKA TALDEENTZAKO LOKALAK EGITEKO LANAK

IMG 3561Urte askoan herriko musikariek izan duten behar bati irtenbidea emango dio udalak lan horiek eginda

Datorren astelehenean, uztailak 1, hasiko dira Majorin musika taldeentzako entsegu lokalak egokitzeko lanak. Kiroldegi barruko futbol zelaiaren aldamenean egingo dira lokal horiek, eraikin berriaren barrenean. Zortzi lokal izango dira guztira, eta Ordiziako Udalak 40.000 euro bideratuko ditu.

DENA PREST ATEZ ATEKO KUBOAK BANATZEN HASTEKO

IMG 3599San Joan eta San Bartolomeko auzotarren txanda izango da gaur eta bihar

Gaur goizean hasiko da atez ateko kuboen banaketa Ordizian. San Joan eremuko auzotarrek (San Joan, Filipinak 28-42 eta Zabalabidea) eta San Bartolome eremukoek (San Bartolome eta Oria) gaur eta bihar artean jaso ahal izango dituzte kuboak, ordutegi eta toki hauetan:

OSOKO BILKURA

osoko bilkuraBihar arratsaldeko 19:00etan Udaleko Osoko Bilkura aretoan

Udalbatzak ohiko deialdian egingo duen osoko bilkura:

Eguna: 2013ko ekainak 27 Ordua: 19:00 Tokia: Udaleko osoko bilkura aretoa

ORDIZIA KOLORE TALDEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

ORDIZIA KOLORENahi duenak hartu dezake parte

Ekainak 29, larunbata, 16:00etan, D´Elikatuzen elkartuko dira. Aurtengo ikasturtean eginiko ekintzak gogoratu eta ebaluatuko dira. Eta aurrera begira zer egin daitekeen ikusi nahi da.