Udaleko informazio paneletan eta herriko toki jakinetan jarri diraOrdiziako Udalak hondakinen bilketari buruz herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuz kartelak jarri ditu herrian zehar dauden informazio paneletan eta herriko toki jakinetan, Behar bezala birziklatu dezagun. Por un Ordizia más limpio lemapean. Bilketa puntu ezberdinen argazkiak biltzen ditu kartelak, txukun birziklatzetik narrats egitera dagoen alderaketa eginez. Horrez gain, Ordiziako hondakinen informazio bulegoaren eta Sasietaren telefonoak ere jasotzen ditu.
Garbigunearen goialdeko lurretan egin da zuhaitz landaketa aurten ereUrdaneta eta Jakintza ikastetxeetako LHko 6. mailako ikasleek 70 zuhaitz landatu dituzte gaur Garbigunearen goialdeko lur eremuan, Zuhaitz Egunaren ospakizunaren harira. Denera, 40 haritz, eta 15na gereziondo eta hagin landatu dituzte. Iaz ere eremu berean egin zen landaketa.
Urdanetako eta Jakintzako ikasleek 70 zuhaixka landatuko dituzte Garbigunearen goialdeko lurretanDatorren asteartean, hilak 18, Zuhaitz Eguna egingo da Ordizian. Urdaneta Eskolako LHko 6. mailako eta Jakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek, binaka jarrita, 70 zuhaitz landatuko dituzte Garbigunearen goialdeko lurretan, udal lorazainen laguntzarekin.
Ordiziako Udal Gobernu taldeak hainbat irakurketa plazaratu nahi ditu hondakinen kudeaketaren aurrean. Lehenik eta behin, herritarrak zoriondu etxeko hondakinak birziklatzen ari diren ahaleginarengatik, Ordizia garbiago eta iraunkorrago baten alde egiten ari diren saiakerarengatik.