2014-02-20 Kartela Udaleko informazio paneletan eta herriko toki jakinetan jarri dira

Ordiziako Udalak hondakinen bilketari buruz herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuz kartelak jarri ditu herrian zehar dauden informazio paneletan eta herriko toki jakinetan, Behar bezala birziklatu dezagun. Por un Ordizia más limpio lemapean. Bilketa puntu ezberdinen argazkiak biltzen ditu kartelak, txukun birziklatzetik narrats egitera dagoen alderaketa eginez. Horrez gain, Ordiziako hondakinen informazio bulegoaren eta Sasietaren telefonoak ere jasotzen ditu.