Urdanetako eta Jakintzako ikasleek 20 habi-kutxa zintzilikatu dituzte Aranzadiko kideen laguntzarekinUrdaneta eta Jakintza ikastetxeetako 40 ikaslek 20 habi-kutxa jarri dituzte Oianguko beste horrenbeste zuhaitzetan, Aranzadi elkarteko Ornitologia saileko kideen laguntzarekin. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguko naturaren ezagutza eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko hasitako elkarlanaren lehen ekintza izan da igandeko habi-kutxen tailerra.
Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an.. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, udalak beste 3 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 3 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmoren baratzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira 40 famiek parte hartzen dute gaur egun. Aurten, auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da, asteazken honetan, hilak 26, 19:15etan, Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokonposterako gunearen inaugurazioarekin.
Garaguneko lagunek udaletxean bildutako sakeleko telefono eta antzeko gailuak Garbigunera eramango dituzte asteazkeneanDatorren asteazkenean, hilak 25, Garaguneko lagunek (Goienetxe Fundazioa) udaletxean biltzen diren zahartutako sakeleko telefono, gailu elektroniko txiki, CD eta antzekoak hartzera pasako dira udaletxetik, eta Garbigunera eramango dituzte lehen aldiz. Sakeleko telefonoak Stop Sanfilippo Fundazioari laguntzeko bideratuko dira.
Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hasitako elkarlanaren lehen ekintza izango daDatorren igandean, hilak 23, hegazti txikientzako hogei habi-kutxa jarriko dituzte Oiangu parkean Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko 8 eta 11 urte bitarteko berrogei haur inguruk. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguko naturaren ezagutza eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko hasitako elkarlanaren lehen ekintza izango habia-kutxen tailerra.