Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an.. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, udalak beste 3 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 3 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmoren baratzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira 40 famiek parte hartzen dute gaur egun. Aurten, auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da, asteazken honetan, hilak 26, 19:15etan, Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokonposterako gunearen inaugurazioarekin.
Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen ditu. Ordiziako Udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratzen da.
%50eko hobaria
Etxean sortzen duzun materia organikoarekin konposta egiten hasi nahi baduzu, orain duzu aukera. Izena eman eta konpostgune hauetako batean parte hartzeko deituko dizugu. Gogoratu, auzokonposta egiten duten familiei %50eko hobaria ezarriko zaiela zaborraren tasan.
Animatu auzokonposta egitera!! Eta eman izena!!!
Izena emateko deitu hona:
943 885850