Image
Image

AUTOBUS ZERBITZUA HOBETZEKO HERRITARREK EGINDAKO EKARPENEI BURUZKO BIGARREN BILERA

2014-03-17 autobusa Bilera gaur izango da, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Diputazioko ordezkariak bertan izango dira

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamenduak antolatuta, urrian bi bilera egin ziren Ordizian Goierriko autobus zerbitzua hobetzeko egin zen Herritarrekin martxan kanpainaren barruan. Gaur, 18:00etan, herritarrek egindako ekarpenei buruz hitz egiteko bigarren bilera egingo da udaletxeko batzar aretoan. Diputazioko ordezkariak bileran izango dira, eta Ordiziarako hartu dituzten erabakien berri emango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrek egindako proposamenen %75 onartu ditu orain arte.

ESKARABILLAN KONPOSTGUNEA MARTXAN

2014-03-17 eskarabilla Eskarabillako auzoan zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute

Ostegunean, hilak 20, Eskarabillako auzokonpostgunea jarriko da martxan, 19:00etan. CAFera doan pasabide berriaren ezkerretara kokatu da gune berria. Eskarabillakoa Ordiziako seigarren auzokonpostgunea izango da, orain gutxi inauguratu diren Buztuntza etxaldeko eta San Joan auzoko guneen ondoren. Gune berri honekin, Eskarabilako auzoan zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera izango dute.

AUZOKONPOSTARI BURUZKO TAILERRA MARTXOAREN 11AN

2014-03-06 auzokonposta Zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute Ordizian

Sasietak auzokonpostaren sistema gertuagotik ezagutzeko tailerra emango du Ordizian martxoaren 11n, 18:30ean, Barrena jauregiko areto nagusian. Bertan, auzokonpostaren sistemari buruzko azalpenak emango dira eta inguruan dauden esperientziak erakutsiko dira. Herritarrek sistema gertuagotik ezagutuz auzokonposteko taldeetan parte hartu dezaten animatzea da tailerraren helburuetako bat.

ORDIZIA ETA ITSASONDO ARTEKO BIDEGORRIA EGITEN MAIATZEAN HASTEA ESPERO DU ALDUNDIAK

2014-03-06 bidegorri Lizitazio prozesua otsailaren bukaeran hasi zen, esleipena egiteko prozesua abiatuta. Lanak egiteko epea zazpi hilabete eta erdikoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak Itsasondo eta Ordizia lotzeko bidegorria eraikitzeko tramitazioa hasi du, esleipena egiteko prozesua abiatuta. Era horretan Ordizia eta Itsasondo herriak bidegorri bidez lotuta geratuko dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorretan bidegorriarekin. Lehiaketa prozesua amaitu ostean, obrak maiatza aldera hastea espero da, eta lanak egiteko epea zazpi hilabete eta erdikoa da. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza