Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak direla eta, Urdaneta kalea zirkulazioari itxita egongo da bihar arratsaldeko 15:00etatik ostiral gauerdira. Autobusek ere pasoa galarazita izango dutenez, hiru egun horietan Beasain alderako zerbitzurik ez da egongo. Goierrialdeako autobusak, Beasaingo noranzkoan, Otegi-Eneako geltokian hartu beharko dira.
Ordiziako Udalak Alde zaharreko autoen sarrera eta irteera sistema aldatu eta hobetu behar du, besteak beste eta bereziki, gaur egun dagoen pilonen sistema zaharkitua geratu delako. Udalak argitu du sistemaren behin betiko aldaketaren xehetasunei buruzko erabakiak merkatari, ostalari eta herritarrekin hitz egin ondoren hartuko dituela, eta EAJko Jose Miguel Santamariaren jarrera kritikatu du, udalean ekarpenak egin gabe, eta komunikabideak erabiliz, herritarrak nahasten ari baita.
Autobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie
Gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira
Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak direla eta, Urdaneta kalea itxi egingo da bihartik larunbatera bitarte. Bihar, hilak 2, 14:00etan itxiko da kalea, eta larunbatean, hilak 5, zabalduko da atzera, 14:00etan. Autobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie, eta gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira. Joseba Rezolak bi noranzko izango ditu egun horietan, Joan Amezketa kaletik Otegi Armategia dendaren pareraino, eta semaforo bidez erregulatuko da trafikoa.
Garagartza plaza itxi egingo da bihar, larunbata, 21:00etatik 00:00etara
Bihar iluntzean, hilak 28, piztuko den San Pedro sua dela eta, Garagartza plaza itxita egingo da 21:00etatik 00:00etara, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. Era berean, Ordizia eta Urdaneta kaleetako garaje-jabeei jakinarazten zaie ezin direla garajeetara sartu aipatutako ordu horietan. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoaren jarri behar da harremanetan 943 80 56 16 zenbakira deituz.