2014-06-27 ordiziakaleaGaragartza plaza itxi egingo da bihar, larunbata, 21:00etatik 00:00etara

Bihar iluntzean, hilak 28, piztuko den San Pedro sua dela eta, Garagartza plaza itxita egingo da 21:00etatik 00:00etara, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. Era berean, Ordizia eta Urdaneta kaleetako garaje-jabeei jakinarazten zaie ezin direla garajeetara sartu aipatutako ordu horietan. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoaren jarri behar da harremanetan 943 80 56 16 zenbakira deituz.

Bestalde, Urdaneta kaleko obrak direla eta, gaurtik Santa Ana jaiak hasi arte, Urdaneta kaleko 2 zenbakian dagoen zamalan gunea Ordizia kalera pasako da.