2014-06-25 SarbideaMerkatari, ostalari eta herritarrek hainbat ekarpen egin dituzte gaiari buruz hitz egiteko egindako bileretan

Ordiziako Udalak Alde Zaharrera sartzeko kontrol sistema berri bat landuko du. Orain arteko sarbide sistema aldatzeko proposamenaren berri emateko hiru bilera egin zituen udalak astelehenean (herritarrekin goizez eta arratsaldez, eta beste bat merkatari eta ostalariekin), eta horiek hainbat ekarpen egin zizkieten udalak aurkeztutako asmoari. Hartara, udalak aintzat hartuko ditu jasotako ekarpenak, eta gune historikora sartzeko kontrol sistemarako proposamen berri bat landuko du. Ehundik gora lagunek parte hartu zuten astelehenean egindako hiru bileretan.